74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

HAPOko ZN-2 unitatearen plan partziala. Hasierako onespena isiltasun positiboagatik

Iragan da bi hilabeteko epea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74.1 artikuluan ezarritakoa, Iruñeko HAPOko ZN-2ko plan partzialeko dokumentazio guztia Udalaren Erregistroan aurkeztu zenetik; hortaz, isiltasun positiboa dela eta, hasiera batean onetsi da HAPOko ZN-2ko aipatu plan partziala, eta iragarki honen bidez betetzen dira plan partzial horren onespena argitaratzeko eta sustatzaileei jakinarazteko eginbeharrak.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Jabe sustatzaileak, Francisco Javier Artaso Senosiáin, José Javier Asiain Ansorena, Javier Domeño Gárate, José María Elizari Jiménez, Andrés Vigo Bárcena eta Joaquín Mencos Doussinague.

Iragarkiaren kodea: L0709240