74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

177/2007 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, maileguen hobariaren edo errentamendu finantzarioaren motetan industrian inbertitzeko laguntzak emateko Nafarroan kokaturiko entitate finantzarioekin, nahi badute, izenpetu beharreko lankidetza hitzarmenaren eredua onesten duena.

Maiatzaren 17ko 155/2007 eta 156/2007 Foru Aginduen bidez, 2007-2013 urteetarako eskualde-laguntzen mapan sarturiko eremuetarako industrian inbertitzeko laguntzen eta mapa horretan sarturik ez dagoen eremuko enpresa txiki eta ertainendako laguntzen araubide berriak ezarri ziren, hurrenez hurren.

Foru agindu horien 6. artikuluan, mailegua edo errentamendu finantzarioa deritzen eragiketetan interesen hobaria ezarri zen laguntza motatzat, 5 puntu bitartekoa, edo puntu guztiak txikiagoa bada, departamentuak eta Nafarroan kokaturiko entitate finantzarioek horretarako izenpetu beharreko lankidetza hitzarmenetan ezarririko modu eta baldintzetan.

Horregatik bidezko da entitate finantzarioekin, nahi badute, izenpetu beharreko lankidetza hitzarmenaren eredua onestea eta haien tamainaren eta haien kokagunearen arabera enpresei pagatu beharreko interes puntuak zehaztea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Maileguen hobariaren edo errentamendu finantzarioaren motetan industrian inbertitzeko laguntzak emateko Nafarroan kokaturiko entitate finantzarioekin, nahi badute, izenpetu beharreko lankidetza hitzarmenaren eredua onestea, foru agindu honen eranskinean ageri dena.

2. Enpresen tamainaren eta 2007-2013 urteetarako eskualde-laguntzen mapan sarturiko eremuan egon eta horrela, pagatzen ahalko diren interes puntuen hobarien gehieneko muga hauek ezartzea:

Tamaina: nikroenpresak eta enpresa txikiak. Interes puntuak, sarturiko eremuan: 5. Interes puntuak, eremutik kanpo: 3,75.

Tamaina: ertainak. Interes puntuak, sarturiko eremuan: 3,75. Interes puntuak, eremutik kanpo: 2,5.

Tamaina: handiak. Interes puntuak, sarturiko eremuan: 2,5. Interes puntuak, eremutik kanpo: -.

Hala ere, onarturiko laguntzaren zenbatekoak ez ditu gutxituko onuradunaren kargurako interes tasak 0 kostuaren azpitik.

3. Foru agindu hau Industria Sustatzeko Zerbitzuko Inbertsiorako Laguntzen Atalera eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-Hartzailetza Delegatura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 7an._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0709439