74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GESALATZ

Aldaketa Udal Planean, Muzkiko 4. poligonoko 6 eta 7. lurzatiei dagokienez. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2007ko apirilaren 30ean egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen aldaketa xehakatua Udal Planean, Muzkiko 4. poligonoko 6 eta 7. lurzatiei dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.3 eta 81.1 artikuluetan xedatutakoa betez, argitara ematen dira behin betiko onespena eta hirigintza arauak.

HIRIGINTZA ARAUAK

5._Urbanizazioaren lerrokadurak eta sestrak

Urbanizazioaren sestrak plano erantsietan adierazten dira eta irizpide hauei segitzen diete:

_Karrikaren lerrokadura da, hain zuzen ere, Udal Planean behin betikoz onetsitako aldaketan adierazten dena.

_Karrikaren sestrek berez koherenteak izan behar dute, baita diren bideetako loturekin koherenteak ere.

_Bide nagusiaren trazadura jarraitu eta berezkoa posible dela hauteman daiteke. Dagokion planoan, bidearen egungo eta etorkizuneko trazadurak hauteman daitezke; horiek lurrarekin bat egiten dute luzetara.

6._AO.1-en ordenantzak.

Egungo ordenantzek, laburturik, baldintza hauek dituzte:

_Gehieneko okupazioa: %60.

_Garajeak - gehieneko azalera: 25 m² baino tikiagoak.

_Gehieneko garaiera: beheko solairua gehi bi.

_Gehieneko garaierak: 3.50 metro beheko solairua.

P. 1: 3 metro.

P. 2: 3 metro.

_Finka mugakideekiko tartea: 3 metro.

Eraikuntzari buruz Muzkin indarra duten gainerako ordenantzak aldaketa puntual honen aplikazio esparruan aplikatzekoak dira.

Muezen (Gesalatz), 2007ko maiatzaren 9an._Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0708267