74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

HAPOko U.E. 3.1 unitatearen aldaketa puntuala (Zaldu-Gipuzkoako etorbidea). Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2007ko apirilaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako HAPOko U.E. 3.1 unitatearen aldaketa puntuala. Horrek Lizarrako Zaldu kalearen eta Gipuzkoako etorbidearen arteko lursailak hartzen ditu eta "Hnos. Andia Zabala" eta "Zaldubidea, S.L." direlakoek sustatua da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78 artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa aplikatuz.

Lizarran, 2007ko maiatzaren 11n._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0708168