74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANDOSILLA

Udal Planeko aldaketa (antolamendu xehekatuko determinazioak). Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2007ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko determinazio xehekatuak aldatzeko espedientea, Andosillako Udalak sustatua, helburua izanik herrigunearen inguruaren kategoria duen lurzoru urbanizaezinaren mugapen berria egitea, abeltzaintzako edo nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoruaren kategorian sartzeko.

Aditzera ematen da eta haren edukia osorik argitaratzen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Andosillan, 2007ko maiatzaren 21ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

PLANEKO ALDAKETAREN XEDEA

Aldaketaren xedea da herrigunearen inguruaren kategoria duen lurzoru urbanizaezinaren barneko mugapen berria egitea, bertatik ateratzeko, lurraren topografia dela-eta, herrigunearen itxura eraldatuko ez luketen lurrak bai eta, abeltzaintzako poligonorainoko distantzia dela-eta, etorkizunean bizitegietarako lurzoru gisa garatu ezin izanen direnak ere.

Mugapenerako proposatzen den lerroa oinarritzen da paisaiaren babeserako irizpidean, kontuan harturik gaur egun diren malda gogorrak.

Era horretan, baztertutako lurrak abeltzaintzako edo nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinaren kategorian sartuko dira.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Herrigunearen inguruaren kategoriatik baztertutako lurrei aplikatu behar zaien hirigintzako araudia da nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinaren kategoriari dagokiona.

Lur horien babes araubidea da 80. artikuluan ezarritakoa, 2003. urtean onetsi zen aldaketan hartu zen idazketaren arabera.

_80. artikulua, araudikoa._Nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua.

1._Kategoria hau osatzen dute nekazaritzako kalitate ertaineko lurrek. Mugapena erantsitako planoan azaltzen da.

2._Kategoria horretako lurrak funtsean produkziorako direnez, lehentasuneko erabilerak izanen dira baliabideen produktibitate ahalmena mantentzen dutenak.

3._Babes araubidea.

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

_Erabilera baimengarriak: meategiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea, harrobiak, pista edo bide berriak irekitzea eta landaretza erretzea.

_Erabilera baimenduak: eraikuntzaz kanpoko gainerako jarduerak.

b) Eraikuntzako jarduerak.

_Erabilera baimenduak: baratzezaintza, mintegi eta berotegietarako eraikin eta instalazioak, abeltzaintza estentsiborako eraikinak, etxeko ukuiluak eta hegaztegietako instalazioak.

_Erabilera baimengarriak: aisiako baratzezaintzarako bakarrik diren eraikin eta instalazioak (hauek ezin dira inoiz etxebizitza gisara erabili), abeltzaintza intentsiborako eraikin eta instalazio bakartuak, nekazaritzako biltegiak, granjak, herri-lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak, lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko zerbitzu, dotazio eta ekipamenduetarako instalazio eta eraikuntzak, eta azpiegiturak.

_Erabilera debekatuak: eraikuntzako gainerako jarduerak.

Mugatutako lurzorurako, herrigunearen inguruaren kategorian sartu denerako, lur horien babes araubidea da 85. artikuluan ezarritakoa, 2001. urtean onetsi zen aldaketan hartutako idazketaren arabera.

_85. artikulua, araudikoa._Herrigunearen ingurua.

1._Sail honetan sartzen dira herriguneen mugakide diren lurrak, babestu behar direnak, gune horien etorkizuneko zabaltzea edo itxura ez oztopatzeko. Haien mugapena agiri grafikoetan azaltzen da.

2._Kontuan harturik kategoria hori osatzen duten eremuen kokaleku berezia, debekatua dago jarduera, instalazio edo eraikuntza oro, baldin eta herrigunearen etorkizuneko zabalkuntza, haren egitura edo itxura baldintzatzen baditu.

3._Babes araubidea.

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

Erabilera debekatuak:

Erabilera baimengarriak: Lur mugimenduak eragiten dituzten ekintzak.

Erabilera baimenduak: eraikuntzaz kanpoko gainerako jarduerak.

b) Eraikuntzako jarduerak.

Erabilera baimengarriak: ezinbesteko azpiegiturak; intereseko zerbitzu, dotazio edo ekipamenduetarako eraikuntza eta instalazioak.

Erabilera debekatuak: eraikuntzako gainerako jarduerak.

Iragarkiaren kodea: L0708545