74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ABARTZUZA

Minusbaliotasun txartela emateko arauak ezartzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2007ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen minusbaliotasun txartela emateko arauak ezartzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Abartzuzan, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0707891