74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1461/2007 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "86 etxebizitzatarako eta merkataritzarako 2 lokaletarako propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea Iturengo herrigunean" instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta haren onura publikoa onartzen duena.

Repsol Butano, S.A. enpresak 2007ko otsailaren 28an eskatu zuen "86 etxebizitzatarako eta merkataritzarako 2 lokaletarako propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea Iturengo herrigunean" instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eta haren onura publikoa onar zedila. Proiektuak Iturengo udal mugapea ukitzen du.

Eskaera hori jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 2007ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 13koan, eta "Diario de Navarra" nahiz "Diario de Noticias" egunkarietan 2007ko martxoaren 13an, bai eta Iturengo Udalaren iragarki oholean ere. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

A-2 multzoko biltegia eraikitzea aurreikusten da, lur gaineko bi biltontzik osatua, bakoitza 13.000 litrokoa, berezko lurrinketarekin, udalarena den 1. poligonoko 38. lurzatian jartzekoak. Propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 1.100 m. eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333) eta 40 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean moztu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea 32,04 Nm³/h-ko gehieneko emarirako prestatu eta 86 etxebizitza eta 2 lokaletarako aurreikusi da. Haren hasierako presioa 1,75 kg/cm²-koa izanen da eta urrunen dagoen tokian bermatzen den gutxieneko presioa, 1,30 kg/cm²-koa. Gehieneko kontsumoa 352 kg-koa izanen da egunean eta 128.500 kg-koa urtean.

Egin asmo den instalazioaren aurrekontuak berrogeita bat mila ehun eta berrogeita bost euro eta hirurogeita hamar zentimo egiten du (41.145,70 euro).

Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Repsol Butano, S.A.,. enpresak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "86 etxebizitzatarako eta merkataritzarako 2 lokaletarako propano gas kanalizatua gorde eta banatzeko sarea Iturengo herrigunean" proiektua onestea eta Repsol Butano, S.A enpresari aipatu instalazioak eraikitzeko administrazio baimena ematea.

2. Baimenduriko instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zortasuna ezartzearren.

3. Administrazioaren baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

Lehena._Enpresak bi hilabeteko epean 822,91 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2a, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta gauzatutakoan itzuliko da.

Instalazioetan eta beren muntaketan biltontzi finkoetan GLPa edukitzeko instalazioei buruzko Erregelamendua bete beharko da, 1986ko urtarrilaren 29ko Aginduz onetsia, bai eta Gas Erregaien Sare eta Hartuneei buruzko Erregelamendua ere, 1974ko azaroaren 18an Industria Ministerioaren Aginduaren bidez onetsia, zeina, gero, Industria eta Energia Ministerioaren 1983ko urriaren 26ko, 1984ko uztailaren 6ko, 1994ko martxoaren 9ko eta 1998ko maiatzaren 29ko Aginduen bidez aldatu baitzen. Instalazio horiek gas alorreko aurrerakuntza teknologikoekin batera joateko eta hornidura malgu eta seguruak lortzeko prestatu beharko dira.

Hirugarrena._Gasa saltzeko tarifak finkatzerakoan, gai horri buruz indarrean dauden xedapenek diotenari jarraituko zaio.

Laugarrena._Repsol Butano, S.A. beharturik dago gas propanoaren hornidura etengabe eta modu erregularrean ematera eta instalazioak egoera onean eta teknikoki zuzen-zuzen edukitzera.

Bosgarrena._Industria Segurtasunerako Zerbitzuak ebazpen honetan zehaztutako baldintzak zehazki betetzen diren begiratuko du.

Instalazioak eraiki eta gero, zerbitzu horrek ikuskatuko du lan eta muntatzeak burutu diren eta, horiek bukatutakoan, eta obra-bukaeraren ziurtagiria _eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia_ eskatzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, aipatu zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik zuzendaritza nagusi honetara igorriko.

Baimentzen diren instalazioetan indarrean dauden xedapenen arabera egin beharreko ikuskapen, saio eta proba orokor nahiz partzialen berri aldez aurretik eman beharko dio banatzaileak Industria Segurtasunerako Zerbitzuari.

Halaber, eta obrak hasi baino lehen, haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du kontzesio-hartzaileak.

Seigarrena._Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimena bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adieraziriko eran eta epean ez ordaintzea.

b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarrean dauden legezko xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.

c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo indarreko erregelamenduak, pertsonen eta gauzen segurtasuna eta horniduraren baldintzak bermatzearren, ezartzen dituen baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.

4. Ebazpen hau Repsol Butano, S.A. enpresari jakinaraztea (helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, Iruña 31002 PK), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 16an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0708396