74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

141/2007 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Ollokin geraleku bat ezartzea behin betikoz onesten duena.

Otsailaren 21eko 36/2005 Foru Aginduaren bidez, baimena eman zen Eugi eta Iruña artean erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregular finkoa egiteko kontzesioa Altiva, S.L.ri emateko.

Ativar, S.L. enpresak, Eugi-Iruña zerbitzuaren kontzesiodunak, Ollokin geraleku bat jartzeko eskatu zuen urtarrilaren 16an aurkeztutako eskabide baten bitartez. Esteribarko Udalak ere geraleku hori jartzeko eskatu du.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko (1211/1990 Errege Dekretuak onetsia) 78. 79. eta 80. artikuluetan baldintzak ezartzen ditu kontzesioen administrazio klausulen agirietan finkatutako joan-etorrien aldaketak arautzeko.

Ikusirik Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuaren txostena, non adierazten baitu oniritzia eman dakiokeela Altivar, S.L. enpresak eskatutakoari, bat baitator indarrean diren arauekin.

Aldaketa jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 1eko 230/2005 Foru Aginduak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1._Eugi-Iruña kontzesioaren barrenean, Ollokin geraleku bat ezartzeko baimena ematea behin betikoz.

2._Eugi eta Iruña artean erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoa egiteko kontzesioa emateko oinarrien agiriaren 2. puntua aldatzea. Hona testu berria:

"2. Ibilbidea: kontzesioan adierazi zen bera.

Geralekuak: Eugi, Urtasun, Saigots, Zubiri, Urdaitz, Larrasoaña, Idoi, Zuriain, Antxoritz, Zabaldika, Olloki, Uharte, Atarrabia eta Iruña. 2007ko maiatzaren 4an, geraleku horietan bidaiariak hartu eta/edo uzten ahalko ditu, debeku hauekin: bat ere ez".

3._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4._Ebazpen honen berri ematea Ativar, S.L. enpresari eta Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 4an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

Iragarkiaren kodea: F0708587