74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Industriako hondakin geldo arriskugabeak kudeatzeko zentroa abiaraztea komenigarria eta ona dela ziurtatzen duen espedientea. Onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko batzar orokorrak, 2007ko apirilaren 28an egin bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin onetsi zuen honako zentro hau abiaraztea komenigarria eta ona dela ziurtatzen duen espedientea. Hauxe, hain zuzen: industriako hondakin geldo arriskugabeak kudeatzeko zentroa, ekimen publikoko enpresa jarduera, baina merkatu erregimenean eramana. Horrekin batera, erantzukizun mugatuko merkataritza sozietatea sortu nahi da, Larragako Udalak eta Izarbeibarko Mankomunitateak osatua.

E.K.ko 128.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 204-209 eta 216-220 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2007ko maiatzaren 4an._Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.

Iragarkiaren kodea: L0707847