74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SORLADA

Lizentziak ematea etenik

Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, 2007ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 69. artikuluak lizentziak eteteko aukera ematen du Hiri Antolamendurako Planaren hasierako onespenaren esperoan egon gabe, eta Plana egiteko esleipena hartu duen prestatzaile taldeak Plana prestatu aitzinxean egiten duen diagnostikoan eta egiten dituen proposamenetan oinarriturik. Beraz, artikulu horren babespean, gehiengoz erabaki da:

Lurzoru urbanizaezinean abeltzaintzako instalazioak (abeltzaintzako erabilera) paratzeko hirigintzako lizentziak etetea, aipatu legearen 69.3 artikuluan erraten den epean: gehienez ere urtebetez, bertze urtebetez luzatzen ahal dela. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoan.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Sorladan, 2007ko maiatzaren 21ean._Alkatea, José Luis Irisarri Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L0708673