74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTZIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Antzingo Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzak 2007ko maiatzaren 9an emandako 20/2007 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 3. sektoreko 1, 2, 3 eta 8. lurzatien xehetasun azterlana, Antzingo Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Antzinen, 2007ko maiatzaren 9an._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0707693