74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Hirigintza hitzarmena jendaurrean paratzea

Erriberriko Udalak, 2007ko apirilaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintza hitzarmena Eneral GMBH, CC Comerce EURL eta Asesoramiento de Corporate, S.L. entitateekin hirigintza exekuzioari, herrilurraren desafektazioari eta salmentari buruz, Erriberriko 1. poligonoko 8. eta 9. lurzatietan biodiesel planta bat ezartzeko.

Aditzera ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betetzeko, orok jakin dezan eta eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, hogei egun naturaleko epean.

Erriberrin, 2007ko maiatzaren 7an._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0707658