74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, 1670/2007 Ebazpenaren bidez onetsia. Ebazpen hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak eman zuen maiatzaren 21ean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari edo administrari-ofizial izateko 20 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 21ean eman zuen 1670/2007 Ebazpenaren bidez, onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari edo administrari-ofizial izateko 20 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Lehiaketa arau hauek gobernatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hura garatu eta betearazteko azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeko Erregelamenduak (martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuak aldatua), Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an merezimenduen baremoei buruz emaniko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatu beharreko gainerako arauek eta deialdiaren ondoko oinarri hauek.

OINARRIAK

1._Xedea.

Deialdia egin da, administrari edo administrari-ofizial izateko 20 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Hona hemen lanpostuak:

.Hiru lanpostu Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan:

_1 Idazkaritza Tekniko Nagusian. Plantilla zenbakia: 786. Iruñean aritzekoa.

_1 Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 6089. Iruñean aritzekoa.

_1 Barne Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 715. Iruñean aritzekoa.

.Hiru lanpostu Ekonomia eta Ogasun Departamentuan:

_2 Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakiak: 886 eta 1024. Iruñean aritzekoak.

_1 Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 890. Iruñean aritzekoa.

.Lau lanpostu Nafarroako Zerga Ogasunean. Plantilla zenbakiak: 1224, 1256, 1265 eta 1315. Iruñan aritzekoak.

.Bi lanpostu Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan:

_1 Herri Lan Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 1865. Iruñean aritzekoa.

_1 Garraio Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 2156. Iruñean aritzekoa.

.Bi lanpostu Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan:

_1 Idazkaritza Tekniko Nagusian. Plantilla zenbakia: 5449. Auritzen aritzekoa. Euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratuko da.

_1 Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 2453. Iruñean aritzekoa.

.Bi lanpostu Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan:

_1 Idazkaritza Tekniko Nagusian. Plantilla zenbakia: 2582. Iruñean aritzekoa.

_1 Lan Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 2691. Iruñean aritzekoa.

.Lanpostu bat Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Plantilla zenbakia: 6466. Iruñean aritzekoa.

.Lanpostu bat Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 2838. Iruñean aritzekoa.

.Lanpostu bat Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren "Otadiko Santo Kristo" Gazteen Aterpetxe eta Prestakuntzarako Baliabideen Zentroan. Plantilla zenbakia: 4985. Altsasun aritzekoa. Euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratuko da.

.Lanpostu bat Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 31703. Iruñean aritzekoa.

10. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldian, lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira, hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sarturiko aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, baldin eta "iraungitzeko" lanpostuak izateagatik bete behar ez badira.

2.4. Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3._Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Administrari edo administrari-ofizial lanpostu baterako izendatu izana.

d) Euskaraz jakitea derrigorrezkoa duen lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero, hauek eduki beharko dira: Euskararen Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatua, edo ofizialki balio berekotzat jotzen den agiria, 3. hizkuntza eskakizuneko lanpostua denean; Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4 kurtso edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetako 9 urrats gaindituta izatea, 1. hizkuntza eskakizuneko lanpostua denean; edo, bestela, behar bezalako hizkuntza maila frogatzeko proba bat gainditu beharko da.

e) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, lehiaketaren ondoriozkoak diren eta betebehar hori duten lanpostuak eskuratu gogo direnean.

f) Ingelesez eta frantsesez ahoz eta idatziz jakiteari buruzko proba berariazkoa gainditzea, baldintza hori duen lanpostu bat lortu nahi izanez gero. Horixe da Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuari atxikitako lanpostuen kasua. Horretarako, interesdunek proba egin nahi dutela adierazi beharko dute eskabidean.

3.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleituriko lanpostuaz jabetzeak berarekin dakar zerbitzuko zuzendari izateari edo atal nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.3. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

3.4. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

4._Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

5._Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

5.2. Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetik abiatuta, bai "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa" atalean dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

5.3. Eskabideari agiri hauek gehitu beharko zaizkio:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpul- tsatuak, salbu eta administrazio publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala zerrendatuak, alegatu eta frogatuko dituzte baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

b) Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua, edo, bestela, Hizkuntza Eskola Ofizial batean 4 kurtso edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan 9 "urrats" gainditu dituela frogatzen duen agiria, hizkuntza hori jakitea betebeharra duten lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero. Euskara maila neurtzeko froga egin nahi dutenek eskabidean adierazi beharko dute.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua, betebehar hori duten lanpostuak eskuratu gogo direnean.

5.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

6.3. Lehiatzaile bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7._Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

_Epaimahaiburua: Miguel Fortún Pérez de Ciriza, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Ikuskaritza Orokorreko atalburua.

Ordezkoa: Carlos Sarasíbar Subiza, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Hautapen eta Araubidearen atalburua.

_Epaimahaikideak:

1. Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

2. Yolanda San Juan Ancho, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko administraria.

Ordezkoa: Esther Castillo Noáin, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko administraria.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8._Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Salbuespena administrazio publikoetan egindako zerbitzuei dagozkienak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio.

8.2. Alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan.

10._Lanpostu hutsak aukeratzea.

10.1. Lehiatzaileek lanpostu hutsak lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte; horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ekitaldi baterako deia eginen du.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deialdia Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko den idazkian eta Interneten zabalduko da, helbide honetan: www.navarra.es ("Zerbitzuak", "Enplegu publikoa" izeneko atalean, deialdiari buruzko oharrean).

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, izangaiek ezin hautatuko dituzte atxikirik dauden zuzendaritza nagusi, erakunde edo zuzendaritza nagusiaren menpe ez dagoen beheragoko unitate organiko bat, salbu eta udalerria, zentroa edo lanaldia, osoa edo partziala, aldatzen bada, erregelamendu horretako 8.3 artikuluko b), c) eta d) idatz-zatietan xedatu bezala.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko die proposatutako lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12._Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, aldez aurretik espresuki halaxe eskatuta. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 21ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

........ izateko ....... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren

1._Datu pertsonalak:

Deiturak eta izena

Jaiotze eguna eta tokia: ....................... NANa:

Helbidea: ......................................... P.K.:

Etxeko telefonoa: ........................., laneko telefonoa:

2._Datu administratiboak:

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

c) Egungo destinoa.

Lanpostua

Jabetza hartzearen eguna

Departamentua

Zerbitzua

Atala

Bulegoa

Erakunde autonomoa

c) Zein maila edo taldetakoa den

3._Izenpetzaileak, adierazten du eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4._.......(e)tik ........... (e)ra zenbakitutako eskabidearekin batera, deialdian agindutako agiriak eta alegatu dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditu, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz ordenatua.

5._f Adierazten du euskarazko maila neurtzeko proba egin nahi duela*.

6._f Adierazten du frantses eta ingeles maila neurtzeko probak egin nahi dituela*.

Horrenbertzez,

Eskatzen du deialdi honetan onar dezatela.

Iruñean, ..................(e)ko ..................aren ........(e)an

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntu izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitateaz kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikustekorik izanez gero baloratuko dira soilik.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 10 puntukoa izanen da, gehienez.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

_Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,20 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea beharrezkotzat hartu ez bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,10 puntu gehienez, betiere, plantilla organikoaren arabera, lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen baldin bada.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gainditutako maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0709238