74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR ZENDEA

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2007ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Undioko Kontzejuak bertako 28, 29, 30, 31 eta 33. lurzatien esparruan sustatu duen planeamendurako hirigintza hitzarmena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan paratu ondoan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Gazolatzen, 2007ko maiatzaren 3an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0707545