74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1294. lurzatiaren xehetasun azterlana, Amaya Itúrbide Compainsek sustatua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, bertaratu guztiak bat etorririk, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1294. lurzatian Amaya Itúrbide Compainsek sustatu duena, betiere txosten juridikoaren eta teknikoaren zehaztapenekin. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76., 74. eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2007ko maiatzaren 23an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0708738