74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Eraikuntzako ordenantza orokorren 95 eta 109. artikuluen aldaketa xehakatua, Nueva Albañilería S.L.k sustatua. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2007ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, bertaratu guztiak bat etorrita, erabaki zuen behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Eraikuntzako ordenantza orokorren 95 eta 109. artikuluen aldaketa xehakatuaren espedientea, Nueva Albañilería, S.L.k sustatua; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko da, betiere Udal honi dagokionez eta aldez aurretik behar den tasa ordainduta.

Noainen, 2007ko maiatzaren 23an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0708737