II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ZIZUR ZENDEA
Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko maiatzaren 23ko ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorea urbanizatzeko proiektua hasiera batean onestea. Proiektua sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatu du eta jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek haren edukia aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Gazolatzen, 2007ko maiatzaren 23an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L0708714