74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1569/2007 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, oihangintzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 2an emandako 1108/2006 Ebazpenaren bidez, oihangintzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko maiatzaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 61. zenbakian.

Epaimahai kalifikatzailearen espedientea jasota, bidezkoa da sartzeko hautapen prozedurako proba gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 9,2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela azken aurreko ariketa gainditu eta lanposturik gabe gelditu den izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean paratzea (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña) oihangintzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek oihangintzako ingeniari teknikoaren tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

Titulazioari buruzko eskabideak aurkezteko deialdiko epearen azken egunean bete beharko dira baldintza horiek.

3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, 9,2 oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 14an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0708453