74. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

51/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketen ezarpena arautzen duena, eta Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetexe pribatu itunduetan ikasketa horiek izanen dituzten ordutegiak antolatzeko jarraibideak ematen dituena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin, zeinaren bidez Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketen ezarpena arautzen baita, eta Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetexe pribatu itunduetan ikasketa horiek izanen dituzten ordutegiak antolatzeko jarraibideak ematen baitira.

Lege horren 6.4 artikuluan ezarritakoa betez, Hezkuntza Departamentuak ikasketa horien curriculumak ezarri ditu zenbait foru dekreturen bidez. Foru agindu horren bidez arautzen dira bai Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketen ezarpena bai ikasketa horien ordutegiak antolatzeko jarraibideak.

Azken urteetako berrikuntzen ondoriozko esperientziak erakusten du arlo bakoitzaren tratamenduan denbora tarte bat zehaztea komeni dela. Zehaztapen horretatik sortzen den ordutegi antolaketa tresna ezin hobea da LOEren atarian zein 6. artikuluan ageri diren oinarrizko gaitasunak lortzeko.

Atariak jasotzen duen bezala, garai berrietako hezkuntzaren helburuetako bat mundura irekitzea da, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza hobetuz, mugikortasuna eta trukeak handitzeko eta lankidetza europarra indartzeko. Hezkuntza Departamentua helburu horiek lortzearen alde lanean ari da, eta horren erakusgarri da atzerriko hizkuntzei ematen zaien garrantzia, goiz hasten baitira ikasleak ikasketa horiekin. Hizkuntza horietan gaitasuna lortzeko, didaktikak gomendatzen du halako hizkuntzak beste arlo batzuen curriculumetako edukiak ikasteko erabiltzea, hala beren izaera funtzionala bultzatzeko esparru sozial eta akademikoan.

Bestalde, Nafarroan hizkuntza eredu desberdinak daudenez, ahalik eta koherenteenak eta integratzaileenak diren erantzunak eman behar dira eredu horiek eskaintzen dituzten ikastetxeetan, eta antolaketa orekatua bilatu behar da hizkuntza egoera horietarako.

Halaber, irakurketa, gure gaitasun asko aldi berean erabiltzea eskatzen baitu, funtsezko tresna da ikaskuntzarako, ezagutzarako, komunikaziorako eta norberaren autonomiarako. Norberaren gozamenerako eta bizikidetzarako balio du, bai eta ondare kultural, artistiko, sozial eta naturalarekiko errespetua bultzatzeko ere. Azken batean, oinarrizko gaitasunak garatzeko funtsezko faktoretzat jotzen da irakurketa. Hori horrela, irakurketarako tarte berezi bat jarri du Hezkuntza Departamentuak.

Azkenik, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, uste du egokia dela Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza izeneko arloa Lehen Hezkuntzako bosgarren kurtsoan ematea.

Foru agindu hau prestatzerakoan ondokoak hartu dira kontuan: abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez-uniber- tsitarioko eginkizun eta zerbitzuak Estatuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uzten onesten duena; ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretua, Hezkuntza sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia ezartzen duena, antolamendu hori Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarri baitzuen; abenduaren 29ko 1630/2006 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko gutxieneko ikasketak ezartzen dituena; abenduaren 7ko 1513/2006 Errege Dekretua, Lehen Hezkuntzako gutxieneko ikasketak ezartzen dituena; martxoaren 19ko 23/2007 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasketen curriculuma ezartzen duena, eta martxoaren 19ko 24/2007 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako ikasketen curriculuma ezartzen duena.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak ezartzeko arauak onestea, eta Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetexe pribatu itunduetan ikasketa horiek izanen dituzten ordutegiak antolatzeko jarraibideak ematea.

2. artikulua. Printzipio orokorrak.

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hala publikoek nola pribatu itunduek, printzipio orokor hauek bete beharko dituzte.

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako kurtso bakoitzean eskola jarduerak 175 egun izanen ditu gutxienez.

b) Ikastetxeek, hala publikoek nola pribatu itunduek, eskola ordutegia astean 5 eskola saio bitarte luzatzea eska dezakete. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handituko ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ikastetxe publikoetan. Hezkuntza Departamentuak, egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barnean, ordutegia luzatzeko eskaerarako prozedura zehaztuko du.

c) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako curriculumeko ikasketak emateko behar den denbora banatzean errespetatu egin beharko da bakoitzaren izaera orokor eta integratzailea. Lehen Hezkuntzaren kasuan, etapa horretako gutxieneko ikasketak ezartzeko abenduaren 7ko 1513/2006 Errege Dekretuan ezarritako ordutegia ere errespetatu beharko da, gutxienez.

3. artikulua. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ordutegiaren antolamendua.

1._Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxe publikoek irizpide hauen arabera zehaztuko dute eskola ordutegia:

a) 50 minutuko eskola saioak antolatuko dira, asteazkenetako saio bat izan ezik, 60 minutukoa izanen baita. Era berean, irailean eta ekainean, egun bakoitzeko saio bat 60 minutukoa izanen da.

b) Ikasleek ordu erdiko jolas-ordua izanen dute egunean, goizaren erdialdian.

2._Foru agindu honen I. eranskinean ageri da Haur Hezkuntzako bigarren zikloko arlo bakoitzean astean zenbat eskola saio izanen diren, hizkuntza eredu guztietan.

3._Foru agindu honen II. eranskinean ageri da Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko arlo bakoitzean astean zenbat eskola saio izanen diren, hizkuntza eredu guztietan.

4._Foru agindu honen III. eranskinean ageri da Lehen Hezkuntzako 5. kurtsoko arlo bakoitzean astean zenbat eskola saio izanen diren, hizkuntza eredu guztietan.

5._Foru agindu honen IV. eranskinean ageri da Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko arlo bakoitzean astean zenbat eskola saio izanen diren, hizkuntza eredu guztietan.

6._Eranskin horietan ezarri diren ordutegien egiturak orientatzaileak dira ikastetxe pribatu itunduentzat.

4. artikulua. Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren eta Lehen Hezkuntzaren ezarpena.

1. 2008-2009 ikasturtean ikastetxe baimendu guztietan, publikoetan eta pribatu itunduetan, ezarriko dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasketak, eta alde batera utziko dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak arautzen duen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasketak.

2. 2007-2008 ikasturtean ikastetxe baimendu guztietan, publikoetan eta pribatu itunduetan, ezarriko dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoetako ikasketak, eta alde batera utziko dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak arautzen duen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoetako ikasketak.

3. 2008-2009 ikasturtean ikastetxe baimendu guztietan, publikoetan eta pribatu itunduetan, ezarriko dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoetako ikasketak, eta alde batera utziko dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 3/1990 Lege Organikoak arautzen duen Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoetako ikasketak.

4. 2009-2010 ikasturtean ikastetxe baimendu guztietan, publikoetan eta pribatu itunduetan, ezarriko dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 6/2006 Lege Organikoak arautzen duen Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. kurtsoetako ikasketak, eta alde batera utziko dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 5/1990 Lege Organikoak arautzen duen Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 kurtsoetako ikasketak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria._Ordutegi malgutasuna Haur Hezkuntzan.

3. artikuluko 1.a) atalean ezarritakoaz gainera, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa ematen duten ikastetxe publikoek, ikasketa horien izaera orokor eta integratzailea kontuan hartuta, ordutegi malgutasuna izaten ahalko dute ikaskuntza erritmo desberdinetara egokitzeko, curriculumeko hiru arloak antolatzerakoan.

Bigarren xedapen gehigarria._Ordutegia luzatzea.

Ikastetxeek ordutegia luzatzea zein baldintzatan eska dezaketen adieraziko du Hezkuntza Departamentuak.

Hirugarren xedapen gehigarria._Atzerriko hizkuntza D ereduan.

D eredua duten ikastetxeek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren kurtsora arte atzeratzen ahalko dute atzerriko hizkuntzako errefortzuaren hasiera, curriculumeko hiru arloetan. Ziklo horretako edozein kurtsotan, curriculumeko hiru arloetan atzerriko hizkuntzaren errefortzurako lau eskola saioak erabiltzen ez direnean, curriculumeko hiru arloen artean banatuko dira erabiltzen ez direnak.

Laugarren xedapen gehigarria._Atzerriko bigarren hizkuntza baimentzea.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan atzerriko bigarren hizkuntza bat irakasteko baimenik ez duten ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek horretarako eskaera egiten ahalko dute, Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen prozedurari jarraikiz.

Bosgarren xedapen gehigarria._Erlijioa.

Erlijioko irakaskuntza Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan sartuko da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Seigarren xedapen gehigarria._Hezkuntza-arreta.

Erlijioko irakaskuntza jaso nahi ez dutenek hezkuntza-arreta izan dezaten, antolamendu neurriak hartuko dituzte ikastetxeek. Neurri horiek, zeinen ildo orokorrak Hezkuntza Proiektuan bildu beharko baitira, printzipio hauek bete beharko dituzte beti:

a) Erlijioa izanen ez duen ikaslearen tutorearen gain egonen da arreta hori.

b) Ez da inolaz ere aldatuko ikasleak ikastetxean bertan egin beharreko ordu kopurua, ez eta jantokiaren edo garraioaren ordutegia ere.

Ikastetxeak hezkuntza-arretarako hartzen dituen neurriak, autonomia printzipioari lotuta betiere, Urteko Programazio Orokorrean aldez aurretik onetsitako jardueretan zehaztu beharko dira, eta ez dute ekarriko erlijioaren gertakariari edo etapako arloren bati lotutako curriculum edukiak ikasi beharra.

Zazpigarren xedapen gehigarria._Lehen Hezkuntzan sartzea.

Oro har, sei urte betetzen dituzten urte naturalean sartuko dira ikasleak Lehen Hezkuntzako lehen kurtsoan. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, zazpi urte betetzen dituzten urte naturalean sartzen ahalko dira, beharrezkoa den ebaluazioa egin ondoren, ikaslearen gurasoekin edo legezko ordezkariekin ados jarrita, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak txostena egin eta Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuaren baimena jasota.

Zortzigarren xedapen gehigarria._Geroago sartzea.

Geroago sartzen diren ikasleak, baldin eta beren gaitasunen mailak ziklo batekoa baino desfase handiagoa badute, adinagatik dagokien kurtsoan baino bat beherago eskolatzen ahalko dira.

Bederatzigarren xedapen gehigarria._Hezkuntza proiektua prestatzea.

Hezkuntza Departamentuak, LOEko 121. artikuluak aipatzen duen hezkuntza proiektua prestatzearen garrantziaz oharturik, proiektu hori prestatzeko orientabideak emanen ditu ikasturte hasierako jarraibideen esparruan.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Xedapen iragankor bakarra._Araudiaren indarraldia.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren eta Lehen Hezkuntzaren antolamendu berria ezarri arte, foru agindu honen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako eta Lehen Hezkuntzarako ezartzen duen araudiak izanen du indarra ikasketa horietan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra._Arau indargabetuak.

Indarrik gabe utzi dira Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 12ko 230/1992 Foru Agindua eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 5eko 366/2002 Foru Agindua, bai eta foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arau guztiak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra._Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 23an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

I. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa

Norbera ezagutzea eta norberaren autonomia

7

7

7

7

Ingurunea ezagutzea

6

6

6

6

Hizkuntzak: komunikazioa eta irudikapena

6

6

6

6

Curriculumeko hiru arloetako jarduerak (1)

4

4

4

4

Atzerriko hizkuntzaren errefortzua curriculumeko hiru arloetan

4

4

4

4

Erlijioa / Hezkuntza-arreta

1

1

1

1

(1) D ereduko ikasleek gaztelaniaz eginen dituzte jarduera horiek. A eredukoek euskaraz.

II. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa

Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera

4

4

4

4

Arte hezkuntza (1)

2

2

2

2

Gorputz hezkuntza

2

2

2

2

Gaztelania eta literatura

6

4

4

4

Irakurketa

1

1

1

1

Matematika

6

4

4

4

Teknologia berriak, Gaztelanian eta Matematikan edo curriculumeko beste esperientzia batzuetan aplikatuak / Euskara eta literatura (2)

2+2/4

4

4

Atzerriko hizkuntza

3

3

3

3

Curriculumaren errefortzua Atzerriko hizkuntzan

2

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza-arreta

2

2

2

2

(1) Saioetako bat Musikarako izanen da.

(2) G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek Euskara eta literatura izanen dute, eta G eredukoek Teknologia berriak Gaztelanian eta Matematikan aplikatuak, bi saio arloko, edo curriculumeko beste esperientzia batzuetan aplikatuak.

III. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (5. kurtsoa)

Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera

4

4

4

4

Arte hezkuntza (1)

2

2

2

2

Gorputz hezkuntza

2

2

2

2

Gaztelania eta literatura

5

4

4

4

Irakurketa

1

1

1

1

Teknologia berriak, Gaztelanian eta Matematikan edo curriculumeko beste esperientzia batzuetan aplikatuak / Euskara eta literatura (2)

2 +2/4

4

4

Matematika

5

4

4

4

Atzerriko hizkuntza

3

3

3

3

Curriculumaren errefortzua Atzerriko hizkuntzan

2

1

1

1

Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

2

1

1

1

Erlijioa / Hezkuntza-arreta

2

2

2

2

Atzerriko bigarren hezkuntza (3)

-

-

-

-

(1) Saioetako bat Musikarako izanen da.

(2) G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek Euskara eta literatura izanen dute, eta G eredukoek Teknologia berriak Gaztelanian eta Matematikan aplikatuak, bi saio arloko, edo curriculumeko beste esperientzia batzuetan aplikatuak.

(3) G eredua baizik ez duten ikastetxeek, Atzerriko bigarren hezkuntza baimendua badute, Curriculumaren errefortzua Atzerriko hizkuntzan izeneko saioan eman beharko dute.

_G/A ikastetxeek, G ereduko ikasleentzat Atzerriko bigarren hizkuntza baimendua badute, Gaztelaniari aplikatutako TBetatik saio bat kendu beharko dute eta Matematikari aplikatutako TBetatik beste bat, atzerriko hizkuntza hori emateko. Euskara eta literatura, A ereduan, G ereduko Atzerriko bigarren hizkuntzaren eta TBen orduetan emanen da.

IV. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (6. kurtsoa)

Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera

4

4

4

4

Arte hezkuntza (1)

2

2

2

2

Gorputz hezkuntza

2

2

2

2

Gaztelania eta literatura

6

4

4

4

Irakurketa

1

1

1

1

Teknologia berriak, Gaztelanian eta Matematikan edo curriculumeko beste esperientzia batzuetan aplikatuak / Euskara eta literatura (2)

2 +2/4

4

4

Matematika

6

4

4

4

Atzerriko hizkuntza

3

3

3

3

Curriculumaren errefortzua Atzerriko hizkuntzan

2

2

2

2

Erlijioa / Hezkuntza-arreta

2

2

2

2

Atzerriko bigarren hezkuntza (3)

-

-

-

-

(1) Saioetako bat Musikarako izanen da.

(2) G/A ikastetxeetan, A ereduko ikasleek Euskara eta literatura izanen dute, eta G eredukoek Teknologia Berriak Gaztelanian eta Matematikan aplikatuak, bi saio arloko, edo curriculumeko beste esperientzia batzuetan aplikatuak.

(3) G eredua baizik ez duten ikastetxeek, Atzerriko bigarren hizkuntza baimendua badute, Gaztelaniatik saio bat kendu beharko dute eta Matematikatik beste bat, atzerriko hizkuntza hori emateko.

_G/A ikastetxeek, G ereduko ikasleentzat Atzerriko bigarren hizkuntza baimendua badute, Gaztelaniari aplikatutako TBetatik saio bat kendu beharko dute eta Matematikari aplikatutako TBetatik beste bat, atzerriko hizkuntza hori emateko. Euskara eta literatura, A ereduan, G ereduko Atzerriko bigarren hizkuntzaren eta TBen orduetan emanen da.

Iragarkiaren kodea: F0708788