73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Aurri egoeraren deklarazioa

2007ko maiatzaren 7an, alkateak ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Udaleko teknikariaren txostena, 2007ko maiatzaren 3koa, San José karrikako 52, 54 eta 56 zenbakietako eraikina aurri egoeran deklaratzen duena, Castejongoko 2. poligonoko 313, 314 eta 315. lurzatietan. Katastroaren ariora, titularrak hauek dira: Farid Bourza, Sabah Chemlani, El Yamine Ouaafi, Mounya Bouhsine, Villar González Pereda eta Inmobiliaria Zulumbe, S.L.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebatzi dut:

1. San José karrikako 52, 54 eta 56 zenbakietako eraikina aurri egoeran deklaratzeko espedientea irekitzea, Castejongoko 2. poligonoko 313, 314 eta 315. lurzatietan. Katastroaren ariora, titularrak hauek dira: Farid Bourza, Sabah Chemlani, El Yamine Ouaafi, Mounya Bouhsine, Villar González Pereda eta Inmobiliaria Zulumbe, S.L.

2. Entzunaldiaren tramitea abiatzea, eta horretarako higiezinaren gaineko eskubide errealak dituzten titularrei zitazioa egitea, hamar egun naturaleko epean espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta agiri guztiak aurkez ditzaten.

3. Badaezpadako neurri gisa, jabeari agintzea hamabortz egunean eraikina hesi dezan, sarbide guztiak (ate-leihoak) modu eraginkorrean ixteko, gisa honetara ez baita nahi ez denik sartuko. Fatxadan San José karrikara jotzen duten aldeak pikatu beharko dira eta obra-hondakinak atera, baita solairuetan begiak edo sareak paratu ere eremu publikora hondakin puskarik edo bertzelakorik eror ez dadin. Orobat, estalkitik eraikuntza elementuak kendu beharko dira (teilak eta oholtza, bereziki), kanpora erortzeko arriskua baitute eraikinaren desegonkortasun egoeraren ondorioz. Jabeak egiten ez badu, edo egoerak beharrezko egiten badu, Udalak behar diren neurriak hartuko ditu, betiere jabearen bizkar.

4. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Castejongo Udalaren iragarki oholean paratzea; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko da 2 eta 3. puntuetan aipatzen den epea.

5. Jabeei ohartarazten zaie higiezinaren kontserbazioan izandako zabarkeriagatik izan ditzaketen arlo guztietako erantzukizunak berdin-berdin eskatzen ahal zaizkiela, prozedura honek dirauen bitartean eta, azkenean halakorik badago, aurri egoeraren deklarazioa eman arte.

6. Erabaki hau aipatu jabeei igortzea, baita udal teknikariari eta udaltzaineei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2007ko maiatzaren 7an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0707538