73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LESAKA

2007ko aurrekontuaren aldaketa

Lesakako Udalak, 2007ko maiatzaren 22n eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Maiatzaren 4an kontu-hartzaileak eginiko txosten batean, adierazten du aldaketa batzuk egin behar direla 2007. urterako Udalaren aurrekontuan.

1._Kontusailak sortzea:

_1 531 60000. Nabaz auzoko saneamendua, 270.000 eurorekin.

_1 531 60001. Otsango auzoko saneamendua, 270.000 eurorekin.

2._1 432 60000. Onin bazterretako saneamendua kontusaila handitzea, 103.500 eurorekin.

Aldaketa horiek finantzatuko dira 2006ko diruzaintzako gerakinaren bidez, 443.500 euroko kopuruaz, eta gainerakoa, 200.000 euro, ondoko kontusailetik transferentzia eginez: "1 4511 62201. Liburutegiaren proiektua eta exekuzioa.

Hori dena ikusita, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

1. Onestea aurrekontu-aldaketari buruzko 1/2007 zenbakidun espedientea.

2. Hura jendaurrean jartzea, hamabortz egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarri ondotik, herritarrek edo interesdunek aztertu ahal izateko, eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

Lesakan, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0708775