73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DONEZTEBE

Aldaketa plantilla organikoan

Udalak 2007ko maiatzaren 2an hala erabakita onetsi zen Doneztebeko Udalaren 2007ko plantilla organikoa aldatzea.

Plantilla organikoko aldaketaren hasierako onespena 2007ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 14an, argitaratu zen, eta jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean 2007ko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespena.

Plantilla organikoko aldaketa

Ordainsari osagarrietako gehikuntzak aplikatuko zaizkie José Antonio Belarra Belarra jaunaren eta María José Zarranz Oteiza andrearen lanpostuei, %10eko gehikuntza hain zuzen, eta Joaquín Duque Ibarrondo jaunaren lanpostuari, %4ko gehikuntza. 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute ondorio ekonomikoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2007ko ekainaren 1ean._Alkatea, José Ramón Etxebeste.

Iragarkiaren kodea: L0709111