73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Mármoles del Ebro, S.A.: Iruñeko Udal Planeko aldaketa, UI.XI-Biritxitu unitateko ZN-1 aldeari dagokiona. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-MAY-07 (4/CU).

"Ikusita Iruñeko Udal Plana aldatzen duen dokumentua, U.I.XI-Biritxitu unitateko Z.N.1 aldeari dagokiona, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 70. artikuluetan eta 2007ko apirilaren 3ko eta 10eko txosten teknikoan eta juridikoan xedatuari jarraituz, espedientean jasota baitaude,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko aldaketa, U.I.XI-Biritxitu unitateko Z.N.1 aldeari dagokiona, Marmoles del Ebro, S.A. enpresak sustatua.

2. Espedienteak eraman behar dituen hurrengo tramiteen aurretik, sustatzaileak dokumentuaren testu bategina aurkeztuko du, non urbanizazio proiektuaren bideetarako behin-behineko soluzioa erantsiko baitzaio proposatutako hirigintza araudiari. Uneoro, hilerriko eta Biritxitu eremuko sarbideak bermatu beharko ditu harik eta GSA-3n esku hartu arte, ARZ-13 banaketa eremuari egotzitako karga gisa.

3. Espedientea jendaurrean jartzea, hala egon dadin hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez.

4. Informazio publikoa eta aipatu dokumentua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena eman dezan, 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan aipatutakoari jarraituz; orobat, eskualdeko Mankomunitatera igortzea, txostena egin dezan".

Iruñean, 2007ko maiatzaren 9an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0707755