73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Plan Partziala. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2006ko irailaren 15eko osoko bilkura arruntean, 10. puntuan, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1._Udalaren zerbitzu teknikoen txostena onestea, bertan Elizondoko lurzoru urbanizagarriko AR-2 izeneko banaketa eremuaren Plan Partzialaren aurka Sinforosa Iparrea Iturralde andreak aurkezturiko alegazioari erantzuten baitzaio. Txostena berariaz abiarazitako espedientean dago behar bezala eginbideturik.

2._Ezestea Elizondoko lurzoru urbanizagarriko AR-2 izeneko banaketa eremuaren Plan Partzialaren aurka Sinforosa Iparrea Iturralde andreak aurkezturiko alegazioa, Udalaren zerbitzu teknikoen txostenak dioenarekin bat.

3._Behin betikoz onestea Elizondoko lurzoru urbanizagarriko AR-2 izeneko banaketa eremuaren Plan Partziala, Oteiza Arrechea eta Oteiza Galain arkitektoek prestatua eta EHAEOk 03-02-06an ikus-onetsia, baita dokumentazio osagarria ere, 06-03-30ean ikus-onetsia eta El Prado de Paularena, S.A.k sustatua. Plana berariaz abiarazitako espedientean dago.

4._Espedientearen tramitazioak aurrera egin ahal izateko, testu bategina aurkeztu beharko da hiru hilabeteko epean beranduenez ere.

5._Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALnean argitaratzea, balizko interesdunei jakinarazteko, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hala agintzen baitu arloan indarra duen legeriak.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioetarako; hori guztia, arloan indarra duen legeariari jarraikiz.

Elizondon, Baztanen, 2007ko martxoaren 31n._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Aleman.

HIRIGINTZA ARAU PARTIKULARRAK TESTU BATEGINA - 2007KO URTARRILA

1._Baztan balleko udal plana

2007ko urtarrileko 2-A.R. banaketa eremuko Hirigintza Arau Partikular honek, 2006ko urrikoa deuseztatzen eta ordezkatzen du, modu orokorrean UP eta bere edukia osatzen duten Arau Orokor eta Partikularrak, Ordenantzak eta abar aplikatu behar direla adieraziz, honen araberakoa baita 2.-A.R.ko Plan Partziala.

2._Lurzoruaren hirigintza araubidea

2.1._Lurzoruaren kalifikazioa eta erabilerak

Plan Partzialaren eremua, bere memoriak eta agiri grafikoek adierazten duten kalifikazio xehekatuaren araubidearen menpean gelditzen da. Bertan II Motako Bizitegirako Lurzoru gisa kalifikaturik dago, erabilerak hauek direlarik:

Berezko erabilerak: 1S - 2S - 3S: bizitegikoa. EA: garajeak, trastetegiak eta kaltegabeko biltegiak

Onarturiko erabilerak: BS eta 1S - 2S - 3S: hirugarrenekoa. BS: merkataritzakoak, biltegiak eta aparkalekua

2.2._Konfigurazioa eta lurzatien azalera

Plan Partzialak sestra gaineko hamasei lurzati antolatzen ditu. Haietatik hamabik BS + 3 profila dute eta lauk BS + 2.

Sestra azpiko lurzatiak bortz unitatetan taldekatzen dira modu honetan:

A._1 - 2 - 3 lurzatiak: 2.142,92 m2.

B._4 - 5 - 6 lurzatiak: 2.134,08 m2.

C._7 - 8 - 9 - 10 lurzatiak: 2.885,50 m2.

D._11 - 12 - 13 - 14 lurzatiak: 2.885,50 m2.

E._15 - 16 lurzatiak: 1.331,77 m2.

Eraikitako etxeazpien azalera guzia: 11.379,77 m2.

Sestra gaineko hamasei lurzatien profila, neurriak eta azalera taula honetan erakusten dira:

Aurreko taularen arabera, xedaturiko azalera osoa, eraikitzeko hiru motako etxebizitzak, hau da, etxebizitza libre kolektiboak ehuneko berrogeita hamar, tasaturiko prezioko etxebizitzak ehuneko hogeita bortz, eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak ehuneko hogeita bortz, beheko solairuetako merkataritzako lokalekin batera, 2.-A.R.ko gehieneko aprobetxamendu gauzagarria baino ttikiagoa da:

38.302,62 m2 x 0,60 m2: 22.981,57 m2.

2.3._Urbanizazioa

2.-A.R.ko Urbanizazioa Urbanizatzeko Proiektuaren arabera egikarituko da, Plan Partzialak xedatzen dituen jarraibideak betez, bertan agertzen baitira antolaketa, eraikuntza eta lurzoru-araubidearen gaineko zehaztapenak.

Karrika guzietan 1,50 metroko zabalera duten espaloiak ezarri dira, ekialde-mendebaldeko zeharkako karrikan izan ezik, hauek 1,75 m-koak baitira, uztailaren 11ko oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/1988 FL garatzeko eta aplikatzeko Araudia onesten duen ekainaren 29ko 154/1989 FDaren arabera.

Halaber, elektrizitatea hornitzen duen konpainiak, 2.-A.R. garatzeko behar den Transformazio Gunea O-8 planoan agertzen den lekuan kokatzea erabaki du.

2.4._Jarduketa Sistema

Baztan Balleko Udal Planak lankidetza sistema aurreikusi du Planaren jarduketa sistemarako.

Dena dela, dagokigun eremuaren garapenari arintasuna emateko, Baztan Balleko Udalari jarduketa sistemaren aldaketa aurkeztu zaio, lankidetza sistemaren ordez konpentsazio sistema hautatuz. Honekin batera, Konpentsazio Batzarraren Estatutuen onespena ere aurkeztu da eta aho batez hasierako onespena eman zaio, bai sistema aldaketari eta baita Batzordearen Estatutuei ere.

Beraz, jarduketa sistema konpentsaziokoa da.

2.5._Egikaritzeko epeak

Elizondoko garapen beraren araberako jarduketak errazteko gestio eremua sortu nahi denez gero, ez dira xedatzen bete beharreko egikaritze-epeak. Etapak beraz, plangintza orokor hau errazteko moduan xedatu dira.

3._Eraikitzeko arauak

Modu orokorrean Udal Planean agertzen direnak bete behar dira, hau da, bere edukia osatzen duten Arau Orokor eta Partikularretan, Ordenantzetan, eta abarretan, bertzeen artean hauek zehaztuz:

3.1._Oinplanoko okupazioa

Lerrokaduren artean ezarritakoa, bai sestra gainekoak eta baita ere sestra azpikoak, Plan Partzialeko Agiri Grafikoen eta Memoriako 15.7 azpiataleko azalera-taula honen arabera:

Etxeazpien oinplanoko okupazioa Memoriako 15.2 azpiatalean eta Hirigintza Arau hauen 2.2 azpiatalean agertzen da. Azalera hauek hementxe daude errepikaturk:

A._1 - 2 - 3 lurzatiak: 2.142,92 m2.

B._4 - 5 - 6 lurzatiak: 2.134,08 m2.

C._7 - 8 - 9 - 10 lurzatiak: 2.885,50 m2.

D._11 - 12 - 13 - 14 lurzatiak: 2.885,50 m2.

E._15 - 16 lurzatiak: 1.331,77 m2.

Eraikitako etxeazpien azalera guzia: 1.379,77 m2.

3.2._Aprobetxamendua - Eraikitako azalera

Udal Planak xedatzen duen 0,60 m2/m2 aprobetxamendu-ereduaren arabera, hau da, etxebizitza kolektibo librerako ehuneko berrogeita hamar, prezio tasatuko etxebizitzatarako ehuneko hogeitabortz, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzatarako ehuneko hogeitabortz, eta behe oineko merkataritzako lokalak; 2-A.R.ko aprobetxamendua, lurzati bakoitzak bere sestra gaineko etxebizitza kopuruarekin, hegalki itxiak barne, fatxada guzietan ehuneko ehun arte, taula honetan dago eraturik:

Eraikitako azalera hau, adierazitako eraikuntza ereduentzako homogeneizazioa aplikaturik, 2.-A.R.ko gehieneko aprobetxamendu gauzagarria baino ttikiagoa da, bere gehieneko azalera eraikia honelakoa delarik:

38.302,62 m2 x 0,60 m2: 22.981,57 m2.

3.3._Profila eta Altuera

Partzelak: 1-2-3-4-5-6-7-8-9-12-13-14. Profila: BS+3. Altuera: 12,50 m.

Partzelak: 10-11-15-16. Profila: BS+2. Altuera: 9,50 m.

3.4._Erabilerak

Berezko erabilerak: 1S - 2S - 3S: bizitegikoa. EA: garajeak, trastetegiak eta kaltegabeko biltegietan

Onarturiko erabilerak: BS eta 1S - 2S - 3S: hirugarrenekoa. BS: merkataritzakoak, biltegiak eta aparkalekua

3.5._Tipología

Eraikinen Fatxadak Ordenantzen VI eta VII Kapituluetan adierazitako ezaugarrien arabera eratuko dira, bai eta Hirigintza Arau Orokorretako 32 artikuluak zehazturikoaren arabera ere. Ohartarazi behar da, proposamen tipologikoak ez direla zehazki gauzatu behar, kasu bakoitzean garatzeko jarraibideak baizik.

3.6._Estalki azpiko espazioaren aprobetxamendua

Estalki azpiko espazioari aprobetxamendua eslei dakioke, trastetegien erabilerara mugaturik.

4._Ordenantza estetikoa

Estetika mailan arau hauek xedatzen dira:

4.1._Baoen neurri eta lerrokadurak

Arlo honetan Plan Partzialak indarreko Udal Planak adierazitako Ordenantzetara bideratzen du.

4.2._Materialak eta fatxadako koloreak

Fatxadako itxituretan honelako bukaerak erabil daitezke:

_Zarpeatua eta pintura fatxadetako adreiluzko, hormigoi-blokezko eta panelezko itxituretan

_Geruza bakarreko zarpeatuak aipaturiko itxituretan.

_Bukaera-mota desberdinetan aurrefabrikaturiko panelak.

_Harlanduz, harlangaitzez eta plakazko itxiturak.

_Aipatutako edozein bukaerarekin konbinaturiko bistako adreilua.

_Egiturako arotzeriaren xehetasuna fatxadetan eta hegalkinetan.

_Egurrezko, PVCzko eta koloreko aluminio lakatuzko kanpoaldeko arotzeria eta kontraleihoak.

_Aipatutakoaren kalitatea duen antzeko itxitura.

Koloreen aldetik, aipaturiko materialen kolore naturalak onartuko dira eta baita ere, hauek baino kontraste handiagoa ez duten bertze koloretako itxiturenak.

4.3._Etxeazpiko garajeetara sartzeko arrapalak

Urbanizatzeko Proiektuak egiterakoan adierazi beharko da jabego pribatuko etxeazpietara sartzeko arrapalen zoladura, hauek eta jabego eta erabilera publikokoak bereiztuz. Modu argiz adierazi beharko da, trafiko seinaleak barne, etxeazpirako sarbide pribatua, biratzea ere erraztuz cul-de-sac moduko sarbideetan.

5._Bizitzen birreraldaketa

Bizitzetan bizitzeko egokiak diren piezen kopuruak dentsitate kontzeptua jasotzen du, bizitzeko direnak sukaldea, egongela, jangela eta logelak direla. Ez dira halakotzat hartzen pasatzeko lekuak, hala nola, atondoa, korridorea, bainugela, komuna, trastetegia eta antzekoak.

Aurretik zehazki programatu gabe etxebizitza mota desberdinen proiektua egin ahal izateko eta familia murritzagoen joerak eragindako eskaera soziologiko berrira egokitzeko, Hirigintza Arauek egoera hori kontuan harturik, Eraikin bakoitzeko bizitzeko diren piezak mententzen ditu. Honela bizitzeko diren piezen kopuru osoa proiektu bakoitzean ez da handiagoa izanen Plan Partzialak eraikin bakoitzean adierazten duena baino.

Halaber, etxebizitza-eraldaketa eginez gero, azalera ttikiko bizitzen metaketa gerta ez dadin, bakoitzarentzat ezartzen diren ratioarekiko mugak bete beharko dira.

2-A.R. banaketa eremuan eraiki behar diren eraikin guziek neurri berdinak dituztenez, hau da, 28 x 15 = 420 m2 eta, solairu bakoitzeko etxebizitzen kopurua gehienez, memoriako 15.3 azpiatalaren arabera, seikoa denez, eta solairu bakoitzean bizitzeko diren 22 pieza; beraz, guzira bizitzeko diren 44 pieza daude BS + 2 diren eraikinetan; eta 66 pieza, berriz, BS + 3 direnetan. Honela:

_Bizitzeko diren 5 piezako bizitzak: %100.

_Bizitzeko diren 4 piezako bizitzak: %100.

_Bizitzeko diren 3 piezako bizitzak. %100.

_Bizitzeko diren 2 piezako bizitzak. %70.

6._Erabilera publikoko zortasuna duten area pribatuak

Sestra mailan oinezko eta ibilgailuentzako bide-sistemen erabilera publikokoak izanik ere, sestra azpiko etxeazpietan modu pribatuz okupatzen direnak erabilera publikoko zortasuna duten area pribatuak dira.

Azalera hau O-5 antolaketa planoan eta memoriako 14.6.5 eta 15.7 azpiataletan adierazten dira eta oinplanoan etxeazpiek okupatzen dutenaren eta eraikinen beheko solairuen arteko aldea da. Honela:

_Etxeazpietan okupatzen dena: 11.379,77 m2.

_Beheko solairuetan okupatzen dena: 6.720,00 m2.

_Erabilera publikoko zortasuna duten area pribatuena: 4.659,77 m2.

Azalera honen zati batek ibilgailuentzako bideen erabilera publikoko zortasuna du eta bertze zatiak oinezkoentzako espaloiena.

Ibilgailuentzako bideen erabilera publikoko zortasuna: 505,89 m2.

Oinezkoentzako espaloien erabilera publikoko zortasuna: 4.153,88 m2.

Erabilera publikoko zortasun guzia: 4.659,77 m2.

Erabilera publikoko zortasuna duten area pribatu hauek mantentze eta garbitze lanak sestraren mailan Udalaren ardura izanen dira, urbanizazioa jaso ondoren, eta sestra azpian etxeazpiaren jabe pribatuarena.

Baztan Ballea, 2006ko urria._Mariano Oteiza Arrechea eta Jon Joseba Oteiza Galain, arkitektoak.

Iragarkiaren kodea: L0708041