73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 1497/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langile izateko 20 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2006ko uztailaren 3koa).

Ana Redín Pascual andreak eta Manuel Rodríguez Aliste jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiko epaimahaiak oposizioko lehenengo ariketan emandako emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko maiatzaren 25ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0709365