73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

407/2007 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxeek izanen duten eskola egutegia eta ordutegia egiteko arauak onesten dituena, 2007-2008 ikasturterako.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du ebazpen hau onesteko; ebazpen honen xedea egutegia eta ordutegia egiteko jarraibide batzuk onestea da, horren gainean 28/2007 Foru Dekretuan ezarritakoa garatzeko balioko dutenak, 2007-2008 ikasturtean.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean egutegia eta ordutegia egiteko ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horiek Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeak arautuko dituzte 2007-2008 ikasturtean.

2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzura eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen Programari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 25ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

1._Ikastetxe publikoak.

1.1. Oinarrizko egutegia, 3. atalean (Tramitazioa) ezarritako epean proposatzen ez duten ikastetxeei ofizioz esleituko zaiena,

hauxe izanen da:

_Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta uztailaren 31n bukatuko da.

_Ikastetxea 215 egunez irekiko da. Lehenbiziko bietan eta azken egunean plangintza lana eginen dute hezitzaileek, eta garbiketa orokorra zerbitzuetako langileek. Gainerako 212 egunak haurrak zaintzeko izanen dira.

_Jaiegunak Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira: urriak 12, azaroak 1, abenduak 3, 6 eta 8, martxoak 19, maiatzak 1 eta uztailak 25 eta udalak herriko santu zaindariaren egun finkatzen duena.

_Lanik gabeko egunak izanen dira azaroak 2, abenduak 7 eta maiatzak 2.

_Eguberrietako oporrak abenduaren 22tik urtarrilaren 1a arte izanen dira, biak barne.

_Aste Sainduko oporrak martxoaren 17tik 25a arte izanen dira, biak barne.

1.2. Egutegirako proposamen berezi bat egin nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

_Ikastetxea 215 egunez irekiko da. Hiru egunetan plangintza lana eginen dute hezitzaileek, eta garbiketa orokorra zerbitzuetako langileek. Gainerako 212 egunak haurrak zaintzeko izanen dira.

_Jaiegunak Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira: urriak 12, azaroak 1, abenduak 3, 6, 8 eta 25, urtarrilak 1, martxoak 19, 20, 21 eta 24, maiatzak 1 eta uztailak 25, udalak herriko santu zaindariaren egun finkatzen duena.

1.3. 2008rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a eta uztailaren 25a lanegunak badira, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren egutegia, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko eguna ordezteko proposamena.

1.4. Ikastetxeko ordutegiak honako baldintzak bete beharko ditu:

_Ikastexea zabalik egonen da astelehenetik ostiralera bitarte.

_Ikastetxe bakoitzaren entitate titularrak ezarriko du egunero ikastetxea ireki eta ixteko ordutegia, kontuan hartuz honakoak: familien beharrak, hezitzaileen antolamendu eta malgutasun aukerak eta ratioak betetzea. Zuzendaritzak zehaztuko ditu hezitzaile bakoitzaren sarrera-irteera orduak, ikastetxea irekita dagoen ordu guztietan hezitzaileren bat egon dadin.

_Ikastetxea ireki eta ixteko ordutegian, haurrek sarrera-irteera ordu malguak izanen dituzte. Denbora tarte horietatik at ezin izanen da ikastetxean sartu, arrazoi justifikatuengatik salbu.

_Eguneko lanaldiaren antolamenduaren ardatza izanen da haurrek jateko, garbitzeko eta lo egiteko erritmoa.

1.5. Urteko lanorduen %6,4 prestakuntzan, koordinazio bileretan eta familiekiko bileretan emanen dira.

1.6. Ikasturte hasieran haurren egokitzapenerako plangintza egin beharko da eta honakoak hartuko dira kontuan: egokitzapena errazteko jarduera zehatzak diseinatzea, banakako beharrak kontuan hartzea, familiakoen parte-hartzea eta laguntza, ordutegien malgutasuna eta ikastetxearen antolamendua.

1.7. Egutegia eta ordutegia irizpide pedagogikoei jarraikiz zehaztuko dira. Profesionalen lehentasunek nahiz interesek inolaz ere ez dute oztopatuko azaldutako irizpideak aplikatzea.

2._Ikastetxe pribatuak.

2.1. Ikastetxeko egutegiak honako baldintzak bete beharko ditu:

_Ikasturtea gutxienez hamar hilabetekoa izanen da eta hamaikakoa gehienez.

_Ikastetxea haurrentzako irekita izanen da gutxienez 172 egunez eta gehienez 213 egunez.

_Jaiegunak Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira: urriak 12, azaroak 1, abenduak 3, 6, 8 eta 25, urtarrilak 1, martxoak 19, 20, 21 eta 24, maiatzak 1, uztailak 25 eta udalak herriko santu zaindariaren egun finkatzen duena.

_2008rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a eta uztailaren 25a lanegunak badira, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren egutegia, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko eguna ordezteko proposamena.

2.2. Ikastetxeko ordutegiak honako baldintzak bete beharko ditu:

_Ikastexea zabalik egonen da astelehenetik ostiralera bitarte.

_Ikastetxe bakoitzaren entitate titularrak ezarriko du egunero ikastetxea ireki eta ixteko ordutegia, ezarritako ratioak betetzen direla bermatuz.

_Ikastetxea ireki eta ixteko ordutegian, haurrek sarrera-irteera ordu malguak izanen dituzte. Denbora tarte horietatik at ezin izanen da ikastetxean sartu, arrazoi justifikatuengatik salbu.

_Eguneko lanaldiaren antolamenduaren ardatza izanen da haurrek jateko, garbitzeko eta lo egiteko erritmoa.

2.3. Egutegia eta ordutegia irizpide pedagogikoei jarraikiz zehaztuko dira.

2.4. Ikasturte hasieran haurren egokitzapenerako plangintza egin beharko da eta honakoak hartuko dira kontuan: egokitzapena errazteko jarduera zehatzak diseinatzea, banakako beharrak kontuan hartzea, familiakoen parte-hartzea eta laguntza, ordutegien malgutasuna eta ikastetxearen antolamendua.

3._Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko honela jokatuko da:

3.1. Ikastetxearen entitate titularrak egutegia eta ordutegia 2007ko ekainaren 15a baino lehen igorriko ditu Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

3.2. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsiko ditu, horiek aztertu ondoren. Ikastetxeren batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskineko 1.1 atalean ezarritako egutegia.

3.3. Egutegia eta ordutegia, onetsi ondoren, nahitaez bete beharko dira. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren gain egonen da.

3.4. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra bertako iragarki oholean ikusgai jarri beharko dira, eta aldaezinak izanen dira, non eta entitate titularrak eskatu eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

Iragarkiaren kodea: F0707454