73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

787/2007 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez 2007. urtean Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatuko dituen diru-laguntzen gastua baimendu da.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuetan ezarritakoaren arabera (apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak onetsi zituen), Zerbitzuaren helburuak Nafarroako Gobernuaren enplegu politiken plangintza eta burutzapena dira, agente sozialak ados direla, enplegua sustatzeko abiarazi diren zerbitzuak eta programak era koordinatuan kudeatuz. Horretarako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste: enplegu sorkuntzarekin eta laneratzearekin zerikusia duten diru-laguntzak (deialdia 2007 baino lehen onetsia dutenak) deitzea, ematea eta kudeatzea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legeko 30. artikuluan ezarri denez, diru-laguntzen deialdiarekin batera haiek eragingo duten gastua baimendu behar da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 55. artikuluan ezarri den bezala.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 10. artikuluak eman dizkidan eskurantzak erabiliz, hauxe

EBATZI DUT:

1. 2007. urtean Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatuko dituen diru-laguntza hauen gastua baimendu da:

_Ministerioaren 1994ko urriaren 5eko Aginduak araututako enpresentzako diru-laguntzak, Gizarte Segurantzaren bidez ematen direnak erretiro aurreratuetarako; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 18. zenbakia, 128.000 euro 881001 84100 4709 241100 kontusailaren kargura ("Enpresentzako diru-laguntzak Gizarte Segurantzaren bidez erretiro aurreratuetarako").

_Praktiketan ari diren tituludunak kontratatzeko diru-laguntzak, uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 22. zenbakia, 40.000 euro 881001 84100 4709 241102 kontusailaren kargura ("Praktiketan ari diren tituludunak kontratatzeko diru-laguntzak").

_Autonomoen iraupeneko errentetarako diru-laguntzak, Ministerioaren 1986ko otsailaren 21eko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 19. zenbakia, 440.150 euro 881001 84100 4709 241103 kontusailaren kargura ("Autonomoen iraupeneko errentetarako diru-laguntzak").

_Enpresa arruntentzako diru-laguntzak ezgaituak kontratatzeagatik, EGF, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 20. zenbakia, 561.110 euro 881001 84100 4709 241105 kontusailaren kargura ("Enpresa arruntentzako diru-laguntzak ezinduak kontratatzeagatik. EGF").

_Langileentzako diru-laguntzak emakumeen laneratzea eta langileek lana eta familia uztartzea bultzatzeko, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren irailaren 29ko 187/2005 Foru Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 5. zenbakia, 388.660 euro, 881001 84100 4709 241107 kontusailaren kargura ("Lana eta familia uztartzeko programak").

_Enpresentzako diru-laguntzak emakumeen laneratzea eta langileek lana eta familia uztartzea bultzatzeko, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren irailaren 29ko 187/2005 Foru Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 6. zenbakia, 300.000 euro 881001 84100 4709 241107 kontusailaren kargura ("Lana eta familia uztartzeko programak").

_Langabeziaren kapitalizazioaren ziozko Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzea, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 24. zenbakia, 200.500 euro 881001 84100 4709 241106 kontusailaren kargura ("Langabeziaren kapitalizazioaren ziozko Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzea").

_Gizarte ekonomiako enpresentzako diru-laguntzak bazkideak sartzeagatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 28ko 700/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 25. zenbakia, 250.000 euro 881001 84100 4709 241200 kontusailaren kargura ("Gizarte ekonomiako enpresentzako diru-laguntzak lanpostuak sortzeko PO/3 EGF Nafarroa").

_Gizarte ekonomiako enpresentzako diru-laguntzak laguntza teknikoa ordaintzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 28ko 700/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 58. zenbakia, 200.000 euro 881001 84100 4709 241200 kontusailaren kargura ("Gizarte ekonomiako enpresentzako diru-laguntzak lanpostuak sortzeko PO/3 EGF Nafarroa"). Deialdia ebatzi ondoren aurrekontuan soberan geratzen den kopurua gizarte ekonomiako enpresentzako diru-laguntzen deialdian sartuko da (Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 25. zenbakia).

_Gizarte ekonomiako enpresentzako diru-laguntzak gizarte ekonomia sustatu eta zabaltzeagatik eta hartaz prestakuntza emateagatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 28ko 700/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 59. zenbakia, 200.000 euro 881001 84100 4709 241200 kontusailaren kargura ("Gizarte ekonomiako enpresentzako diru-laguntzak lanpostuak sortzeko PO/3 EGF Nafarroa"). Deialdia ebatzi ondoren aurrekontuan soberan geratzen den kopurua gizarte ekonomiako enpresei bazkideak sartzeagatik emango zaizkien diru-laguntzen deialdian sartuko da (Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 25. zenbakia).

_Enpleguko zentro berezientzako diru-laguntzak eragiketa arruntetarako, Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 28. zenbakia, 5.000.000 euro 881001 84100 4819 241100 kontusailaren kargura ("Enpleguko zentro berezientzako transferentziak eragiketa arruntetarako").

_Enpleguko zentro berezientzako diru-laguntzak aurrekontu oreka ziurtatzeko, Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 29. zenbakia, 1.161.390 euro 881001 84100 4819 241100 kontusailaren kargura ("Enpleguko zentro berezientzako transferentziak eragiketa arruntetarako"). Deialdia ebatzi ondoren aurrekontuan soberan geratzen den kopurua enpleguko zentro bereziei eragiketa arruntetarako emango zaizkien diru-laguntzen deialdian sartuko da (Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 28. zenbakia).

_Lan jarduera sustatzeko unitateentzako diru-laguntzak enpleguko zentro berezietako doikuntza pertsonal eta sozialerako zerbitzuen esparruan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 20ko 2782/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 31. zenbakia, 1.000.000 euro 881001 84100 4819 241100 kontusailaren kargura ("Enpleguko zentro berezientzako transferentziak eragiketa arruntetarako"). Deialdia ebatzi ondoren aurrekontuan soberan geratzen den kopurua enpleguko zentro bereziei eragiketa arruntetarako emango zaizkien diru-laguntzen deialdian sartuko da (Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 28. zenbakia).

_Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsioen zioz, uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 32. zenbakia, 300.506 euro, 881001 84100 7709 241100 kontusailaren kargura ("Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsioen zioz PO/3 GFE Nafarroa").

_Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsio-kredituen hobarietarako, Ministerioaren 1986ko otsailaren 21eko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 35. zenbakia, 691.194 euro 881001 84100 7709 241102 kontusailaren kargura ("Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsio-kredituen hobarietarako PO/3 GFE Nafarroa").

_Gizarte ekonomiako enpresentzako diru-laguntzak inbertsioengatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 28ko 700/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 36. zenbakia, 1.500.000 euro 881001 84100 7709 241200 kontusailaren kargura ("Lan kooperatiba eta sozietateentzako diru-laguntzak enplegua sustatzeko").

_Enpleguko zentro berezientzako diru-laguntzak inbertsioengatik, Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 40. zenbakia, 1.100.000 euro 881001 84100 7819 241100 kontusailaren kargura ("Enpleguko zentro berezientzako eta ezgaituentzako diru-laguntzak inbertsioengatik").

_Ezgaitasunen bat duten autonomoentzako diru-laguntzak inbertsioengatik, Ministerioaren 1986ko urriaren 16ko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 41. zenbakia, 52.800 euro 881001 84100 7819 241100 kontusailaren kargura ("Enpleguko zentro berezientzako eta elbarrientzako diru-laguntzak inbertsioengatik").

_Gizarte onurako obretarako kontratazioen ziozko diru-laguntzak, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren otsailaren 10eko 15/2005 Foru Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 56. zenbakia, 3.155.400 euro 84100 881001 4609 241100 kontusailaren kargura ("Gizarte onurako obretarako kontratazioen ziozko diru-laguntzak").

_Gizarteratze-laneratzeko zentroek kontratatzen dituzten pertsonak laneratzeko programetarako diru-laguntzak, PO/3 EGF Nafarroa, apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 8. zenbakia, 701.010 euro 84100 881001 4819 241104 kontusailaren kargura ("Lana aurkitzeko eragozpen handiak dituztenak laneratzeko programetarako diru-laguntzak").

_Toki enplegu eta garapenerako agenteak kontratatzeko diru-laguntzak (EGF), Ministerioaren 1999ko ekainaren 15eko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 54. zenbakia, 850.000 euro 84100 881001 4819 241105 kontusailaren kargura ("Toki garapena sustatzeko transferitutako programak. EGF").

_Toki garapenerako merkatu-azterlanak eta kanpainak egiteko diru-laguntzak (EGF), Ministerioaren 1999ko ekainaren 15eko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 42. zenbakia, 96.162 euro 84100 881001 4819 241105 kontusailaren kargura ("Toki garapena sustatzeko transferitutako programak. EGF").

_I+G enpresentzako diru-laguntzak langileak kontratatzeagatik edo bazkideak sartzeagatik (EGF), Ministerioaren 1999ko ekainaren 15eko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 49. zenbakia, 79.095 euro 84100 881001 4819 241105 kontusailaren kargura ("Toki garapena sustatzeko transferitutako programak. EGF").

_I+G enpresentzako finantza diru-laguntzak (EGF), Ministerioaren 1999ko ekainaren 15eko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 50. zenbakia, 5.110 euro 84100 881001 4819 241105 kontusailaren karguraren kargura ("Toki garapena sustatzeko transferitutako programak. EGF").

_I+G enpresen kudeaketarako diru-laguntzak (EGF), Ministerioaren 1999ko ekainaren 15eko Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 51. zenbakia, 12.063 euro 84100 881001 4819 241105 kontusailaren kargura ("Toki garapena sustatzeko transferitutako programak. EGF").

_Herri administrazioen eta irabazteko asmorik gabeko erakundeen kontratazioetarako diru-laguntzak (EGF), Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 11ko 3600/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 4. zenbakia, 631.000 euro 84100 881001 4819 241106 kontusailaren kargura ("Herri administrazioen eta irabazteko asmorik gabeko erakundeen kontratazioetarako diru-laguntzak. EGF").

_Emakumeak laneratzeko neurriak garatzeko diru-laguntzak, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren martxoaren 14ko 36/2002 Foru Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 44. zenbakia, 100.510 euro 84100 881001 4819 241107 kontusailaren kargura ("Emakumeak laneratzeko neurriak garatzea").

_Nekazaritzako Enplegurako Planerako diru-laguntzak, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren 2001eko apirilaren 6ko Foru Aginduak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 55. zenbakia, 120.200 euro 84100 881001 4819 241108 kontusailaren kargura ("Nekazaritzako Enplegurako Plana").

_Gizarteratze eta laneratzeko zentroek teknikariak kontratatzeko diru-laguntzak, apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 7. zenbakia, 450.750 euro 84100 881001 4819 241111 kontusailaren kargura ("Lana aurkitzeko eragozpen handiak dituztenak laneratzeko jarduketak, beste finantzaketarik ez dutenak").

_Gizarteratze eta laneratzeko zentroek enpresa normalizatuetan laneratzeak lortzearen ziozko diru-laguntzak, apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 38. zenbakia, 42.070 euro 84100 881001 4819 241111 kontusailaren kargura ("Lana aurkitzeko eragozpen handiak dituztenak laneratzeko jarduketak, beste finantzaketarik ez dutenak").

_Gizarteratze eta laneratzeko zentroek merkatu-azterlanak edo bideragarritasun-planak egiteagatiko diru-laguntzak, apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 39. zenbakia, 7.180 euro 84100 881001 4819 241111 kontusailaren kargura ("Lana aurkitzeko eragozpen handiak dituztenak laneratzeko jarduketak, beste finantzaketarik ez dutenak").

_Gizarteratzeko zentroentzako diru-laguntzak inbertsioen zioz, apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 9. zenbakia, 390.600 euro 84100 881001 7819 241103 kontusailaren kargura ("Gizarteratzeko zentroentzako diru-laguntzak inbertsioen zioz").

_Eskola lantegi, lanbide etxe eta sustapen eta garapen unitateen programarako diru-laguntzak (EGF), Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 2925/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 21. zenbakia, 942.404,02 euro 84200 882001 4819 242200 kontusailaren kargura ("Eskola lantegi, lanbide etxe eta enplegu lantegien programa. EGF").

_Enplegu lantegien programarako diru-laguntzak (EGF), Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 2925/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 23. zenbakia, 120.000 euro 84200 882001 4819 242200 kontusailaren kargura ("Eskola lantegi, lanbide etxe eta enplegu lantegien programa. EGF").

_Eskola lantegi, lanbide etxe eta enplegu lantegietako ikasleentzako beketarako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 2925/2006 Ebazpenak arautuak; Diru-laguntza eta Laguntzen Biltoki Zentrala, 26. zenbakia, 90.000 euro 84200 882001 4819 242200 kontusailaren kargura ("Eskola lantegi, lanbide etxe eta enplegu lantegien programa. EGF").

2. Ebazpen hau Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuari, Lana Aurkitzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kontuhartzaile eskuordetuari bidaliko zaie.

Iruñean, 2007ko martxoaren 22a._Zuzendari kudeatzailea, Susana Labiano Bastero.

Iragarkiaren kodea: F0705831