73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

147/2007 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, foru agindu honen akatsak zuzentzeko: 107/2007 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, unibertsitate tituludunentzako prestakuntzako hamabost beka emateko deialdia onesten duena; bekak Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuan aritzeko dira.

Akatsak atzeman dira 2007ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 25ekoan, argitaratu zen foru agindu honetan: 107/2007 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, unibertsitate tituludunentzako prestakuntzako hamabost beka emateko deialdia onesten duena; bekak Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuan aritzeko dira. Hori dela-eta, behar den zuzenketa egin eta argitara ematen da.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuaren 2.2.a) artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru agindu honen akats zuzenketa onestea: 107/2007 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, unibertsitate tituludunentzako prestakuntzako hamabost beka emateko deialdia onesten duena; bekak Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuan aritzeko dira.

6. oinarriko ("Eskaeren ebaluazioa") 2. atalean,

_Honela dioen tokian: "Aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko ditu batzorde horrek, eta bekak puntu gehien (guztira 20 puntu izan daitezke, gehienez ere) ateratzen duten izangaiei ematea proposatuko du", honela behar du:

"Aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko ditu batzorde horrek, eta bekak puntu gehien (guztira 47 puntu izan daitezke, gehienez ere) ateratzen duten izangaiei ematea proposatuko du".

_Honela dioen tokian: "b) Euskara eta atzerriko hizkuntzak, Hizkuntza Eskola Ofizial bateko agirien bidez frogatuak", honela behar du:

"b) Euskara eta atzerriko hizkuntzak, Hizkuntza Eskola Ofizial bateko agirien bidez frogatuak (guztira 15 puntu izan daitezke, gehienez ere)".

_Honela dioen tokian: "c) Euskara eta atzerriko hizkuntzak, agiri ez-ofizialen bidez frogatuak", honela behar du:

"c) Euskara eta atzerriko hizkuntzak, agiri ez-ofizialen bidez frogatuak (guztira 12 puntu izan daitezke, gehienez ere)".

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru agindua hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzua, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.

Iruñean, 2007ko ekainaren 5ean._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0709369