73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

716/2007 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 8ko 317/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko martxoaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 27. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 27ko 521/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

Onartuak:

_Txanda irekia

BARRIOS SAGARDOY, FCO. JAVIER

PELAY RUATA, JOSEFA

BAZAN ALVAREZ, ANTONIO

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Ramiro González Fandós jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Gonzalo Morales Blánquez jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: Cesar Casado Pérez jauna, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Vicente Ros Canto jauna, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Alfredo Martínez Flores jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Jesús Terrones Garzón jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Francisco José Escudero Nafts jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: José Angel Lozano Orella jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: M.ª José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Blanca Aranzueque Jiménez andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Zerbitzuko burua.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2007ko ekainaren 15ean eginen dela adieraztea, 9:00etan, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Bilkura-gelan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0709347