73. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1141/2007 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onesten dira, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera, eta izangai onartuei dei egiten zaie aurkezteko ekitaldirako eta oposizioaldiko probako A zatia egiteko. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen deialdia, martxoaren 22ko 492/2007 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 22ko 492/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zuen, 2007ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 13an, argitaratu zena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, maiatzaren 14ko 953/2007 Ebazpenaren eta hori aldatzen duen maiatzaren 17ko 966/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrendak onetsi zituen, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera. B.2) ariketaren ordez txostena aurkezteko aukerarako onartu diren izangaien zerrenda ere onetsi zuen, Batzordearen aurrean unitate didaktikoa aurkeztu behar dutenena. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, maiatzaren 8ko 855/2007 Ebazpenaren bidez, osatu zuen Batzordea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan. Deialdia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen, martxoaren 22ko 492/2007 Ebazpenaren bidez.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, bidezko denean, horiek aintzakotzat harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onestea, deialdi horretako bosgarren arauarekin bat.

Deialdiko zazpigarren arauaren 2. atalean xedatzen denez, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, ebazpen baten bidez, dei eginen die izangaiei oposiziora aurkezteko ekitaldira. Ebazpen hori gutxienez zazpi egun natural lehenago argitaratuko da eta bertan epaimahaien aurreko lana hasteko eguna, ordua eta tokia adieraziko dira. Aurkezpen ekitaldira aurkeztu ezik, hautaprobetatik baztertuko dira. Ez du balioko beste inoren bidezko ordezkaritzak.

Halaber, ebazpen horren bidez oposizioaldiko probaren A zatia egiteko dei eginen zaie.

Horrenbestez, oposiziora aurkezteko eta oposizioaldiko probaren A zatia egiteko izangaiei dei egiten zaien eguna, ordua eta tokia argitaratzea erabaki da.

Behin epaimahaiaren aurreko jarduketak hasitakoan, ez da nahitaezkoa izanen ondorengo deiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Iragarki horiek aurreko ariketa egin diren lokaletan jarri beharko dira, hurrengo proba egin baino, gutxienez, berrogeita zortzi ordu lehenago.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdian xedaturikoarekin bat, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onestea, espezialitatearen, hizkuntzaren eta sarrera sistemaren arabera, izangaiei, unitate didaktiko baten prestakuntza eta ahozko azalpenaren ordez, unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzen dituen txosten bat aurkezteko aukera onartu zaien adierazirik, ebazpen honen hurrengo eranskinetan xedaturikoarekin bat. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen deialdia, martxoaren 22ko 492/2007 Ebazpenaren bidez.

I. eranskina._Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko onartu diren izangaien behin betiko zerrendak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera.

II. eranskina._B.2) ariketaren ordez txosten bat aurkezteko onartu zaien izangaien behin betiko zerrendak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera. Eranskin honetan izartxo batekin ageri diren izangaiak baldintza batekin onartu dira: lanean diharduten autonomia erkidegoak ziurtatu beharko du Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdiko zortzigarren arauaren 1.2 atalean eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela.

III. eranskina._Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera.

VI. eranskina._B.2) ariketaren ordez txosten bat aurkezteko onartu ez zaien izangaien behin betiko zerrendak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera.

2. Hautaprobetara onartu diren izangaiei oposiziora aurkezteko ekitaldira dei egitea, ondoren zehazten den tokian, egunean eta orduan. Orduantxe aurkeztu beharko diote epaimahaiari programazio didaktikoa:

_Entzumena eta Mintzamena (gaztelaniaz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Entzumena eta Mintzamena (euskaraz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Frantsesa (gaztelaniaz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Frantsesa (euskaraz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Gorputz Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Ingelesa (gaztelaniaz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Ingelesa (euskaraz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Musika (gaztelaniaz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Musika (euskaraz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Haur Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Haur Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Lehen Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Euskara (Nafarroa), ekainaren 22an, 17:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

3. Hautaprobetara onartu diren izangaiei oposizioaldiko probaren A zatia egiteko ekitaldira dei egitea, ondoren zehazten den tokian, egunean eta orduan.

_Entzumena eta Mintzamena (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Entzumena eta Mintzamena (euskaraz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Frantsesa (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Frantsesa (euskaraz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Gorputz Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Ingelesa (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Ingelesa (euskaraz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Musika (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Musika (euskaraz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Haur Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Plaza de la Cruz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko San Fermin kaleko 51n, 31003 posta kodean.

_Haur Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 3an, 31008 posta kodean.

_Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Haur Hezkuntza (gaztelaniaz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Plaza de la Cruz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko San Fermin kaleko 51n, 31003 posta kodean.

_Lehen Hezkuntza (euskaraz), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

_Euskara (Nafarroa), ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñeko Biurdana kaleko 3an, 31011 posta kodean.

4. Izangaiei deialdi bakar bat eginen zaie epaimahaien aurrean jarduteko, alegia, dei eginiko izangaiek epaimahaiak jarduketak hasteko orduan egon beharko dute. Agertzen ez direnak ez dira onartuko ariketa egiteko.

5. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo nortasun txartel baliokidea aldean dutela joan beharko dute oposiora aurkezteko ekitaldira eta oposizioaldiko probaren A zatia egitera.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Eranskinak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan argitaratuko dira, Iruñeko Santo Domingo kalean, zk.g, eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean

Argitalpen honekin interesdunak jakinaren gainean daudela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena) 59. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

7. Ebazpenaren eta eranskinen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

8. Ebazpena eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Araubide Administratiboaren Ataleko Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 1ean._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0709364