7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

2007ko lan egutegia

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2006ko azaroaren 30ean, jarraian osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

Azaroaren 30eko 557/2006 Ebazpena, Barañaingo alkate udalburuak emana, Barañaingo Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen 2007ko lan egutegia onesten duena.

Barañaingo Udaleko alkate udalburu Iosu Senosiain Ibáñez.

Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuko aurreikuspenak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzeko aipatu Legegintzako Foru Dekretuaren 59. artikuluaren babespean eman baitzen.

Ikusirik 489/2006 ebazpena, ekainaren 7koa, Lan zuzendari nagusiak emana (2006ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 3koa), Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2007ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Espedienteko dokumentazioa kontuan harturik, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2007ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:

_Urtarrilaren 1a: Urteberri.

_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

_Apirilaren 5a: Ostegun Saindua.

_Apirilaren 6a: Ostiral Saindua.

_Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

_Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

_Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

_Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

_Azaroaren 1a: Omiasaindu.

_Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

_Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

_Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

_Abenduaren 25a: Eguberri.

_Abenduaren 26a: San Esteban.

Bigarrena._Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen administrazioan eginen den lanaldiaren urteko kopurua, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, 1592 ordu izanen da, egiazkoak, eta honela banatuko da:

Hirugarrena._Barañaingo Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Laugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Barañaingo Udalaren iragarki oholean ere.

Bosgarrena._Ebazpen hau Barañaingo Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Barañainen, 2006ko azaroaren 30ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0620308