II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LEOTZ
2007ko zerga-tasak. Onespena
Leozko Udalak, 2006ko azaroaren 24an egin bilkura arruntean, erabaki zuen udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak onestea, 2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitarte indarra izanen baitute. Hona hemen zerrendaturik:
1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: Karga-tasa izanen da katastroko balioaren %0,343 gehi 2006. urtean izandako KPIa.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioa: Karga-tasa izanen da katastroko balioaren %0,331 gehi 2006. urtean izandako KPIa.
3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.
4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako guttieneko ehunekoak aplikatuko dira. Karga-tasa %10, 2/1995 Foru Legearen 176.2 artikuluari jarraikiz.
6. Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak 2007ko ekitaldirako onetsitako zerga tasa.
7. Zabor-bilketaren tasa Mairagako Mankomunitateak finkatzen dituenak.
8. Ur tasak: ur hartunea 220,52 euro; kontagailuaren alokairua 8,35 euro; ur hornidura 0,25 euro metro kubikoa; saneamendu kanona NILSAk ezartzen duena.
Prezio hauei guztiei BEZaren %7 erantsiko zaie.
Orobat onesten dira Mairagako Mankomunitateak finkatzen dituenak, Mankomunitate horretan sartzean aplika daitezen.
9. Agiriak luzatzea: ziurtagiriak doakoak izanen dira. Konpultsak, 1,60 euro orrialde bakoitzeko. Fotokopiak: 0,06 euro orrialde bakoitzeko. Lurzati zedulak: 1,60 euro.
Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka bidezko errekurtsoak aurkezten ahalko direla.
Iratxetan (Leotz), 2006ko abenduaren 14an._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.
Iragarkiaren kodea: L0620214