7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEOTZ

EDIKTUA

Yolanda Apezteguía Elso andreak, Alberto Zulet Aranguren jauna ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du (116/2006 prozedura arrunta) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian Leozko Udalak 2006ko irailaren 29an hartutako erabakiaren aurka, ez baitzaio onartu ondare erantzukizunaren erreklamazioa ordezkatuaren jabetzako lurzatietan izandako kalteengatik, Amunarrizketako sarbidea egokitzeko obra gaizki egitearen ondorioz.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientean interesatuak izan daitezkeen guztiei jakinarazten zaie bederatzi egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, prozesuan demandatu gisa ager daitezkeela, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

Iratxetan (Leotz), 2006ko abenduaren 26an._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0700090