7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LERIN

Hirigintzako hitzarmena

Leringo Udalak, 2006ko azaroaren 30eko bilkura berezian, hirigintzako hitzarmen bat hasiera batez onetsi zuen, hain zuzen ere hirilurren katastroko 1. poligonoko 914. lurzati publikoaren lurpean bide-zorra ezartzeko, hirigintzako txosteneko zehaztapenak kontuan hartuta. Udalaren eta Promociones Estella Urbana, S.L.ren artekoa da hitzarmena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatua aplikatzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek azter dezaten eta aipatu epean bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lerinen, 2006ko abenduaren 7an._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0700105