7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Borondatezko birzatitze proiektua eta hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2006ko abenduaren 15eko bilkura arruntean, 2. puntuan, ondoko erabaki hau hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:

1. Behin betikoz onestea borondatezo birzatitze proiektua eta hirigintza hitzarmena, Baztango Udal Planeko Erratzuko AR-2 banaketa eremuaren derrigorrezko lagapenaren %10a eskudirutan konpentsatzeko. Ireki den espedientean agertzen da, eta Arrollaleku, S.L.k sustatu du.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 29an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0700102