7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko abenduaren 15ean egin bilkuran, 16. puntuan, hasiera batean onetsi zuen Elizondoko UE-13 unitatea birzatitzeko proiektua, Baztango Udal Planaren barnean, Lindutx Baztan, S.L.k eta Baztango Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 29an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0700099