II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAZTAN
Herrilurraren desafektazioa
Baztango Batzar Nagusiak ondoko herrilur hau hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, 2006ko irailaren 29an egin bilkura arruntean:
"Justoren borda" alderdiko lurra, 2.184 m² dituena; 33. poligonoko 125. lurzatiaren puska bat da.
Desafektazioaren xedea da lur hori Felisa Arsuaga Donazarrekin trukatzea, haren lur hauek hartzeko: 33. poligonoko 142. lurzatia, 949 m²-koa. 33. poligonoko 149. lurzatia, 1.235 m²-koa. Guztira: 2.184 m².
Espedientean dauden peritu agirietan deskribatzen dira lurrak.
Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.
Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 28an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.
Iragarkiaren kodea: L0700098