7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Jarduketa sistemaren aldaketa eta Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2006ko azaroaren 24ko osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze ondokoa erabaki zuen, 12. puntuari dagokionez:

1. Baztango Udal Planeko A.R.2 banaketa eremuaren jarduketa sistemaren aldaketa onetsi da hasiera batez, lankidetzaren ordez konpentsazio sistema ezartzeko, hala adierazi baitu El Prado de Paularena, S.A.k.

2. Baztango Udal Planeko A.R.2 banaketa eremuaren Konpentsazio Batzordearen estatutuak onetsi dira hasiera batez, horretarako abiarazi den espedientean bilduak eta El Prado de Paularena, S.A.k aurkeztuak.

3. Espedientea jendaurrean egonen da arauzko denboran, egungo legedian horretarako ezarritakoari jarraikiz.

4. Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 29an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0700095