7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Ediktua.

OHARRA, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana. Honen bidez iragartzen dira Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko IV-5 sektoreko eremuko jabetzaren ikerketa lanak, Azkoiengo udalerrian.

Apirilaren 24ko 19/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko IV-5 sektorearen lurzati berrantolamendua eta ureztaketarako jartzea, Azkoiengo udalerrian kokatua, onura publikokoa eta presako exekuziokoa dela adierazi eta gero, haren jabe eta ukituak nor diren jakiteko ikerketa lanak iragarri ditu. 2007ko utarrilaren 29an hasiko dira eta otsailaren 9a arte iraunen dute, goizeko 9:00etatik 14:00etara, Azkoiengo udalaren behebarruetan.

Ohartarazten zaie jabeei, maizterrei, apartzeroei, eta oro har laborari eta eskubidedunei, behartuak direla epe horretan beren eskubideei oinarri ematen dieten titulu edo idazkiak aurkeztera eta, betiere, beren finka edo eskubideetan eragina duten karga edo jabari-egoeren berri ematera.

Ohartarazten da, halaber, epealdi horretan agertzen ez diren jabeen finkak jabe ezezagunekotzat joko direla eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak adierazten duen xedea emanen zaiela, eta, interesatuen artean desadostasunen bat baldin bada, horren berri jasoko dela oinarrietan. Hala ere, horrek ez du galaraziko titulu edo eskubide handienarekin agertzen direnei lehentasuna ematea. Halaber ohartarazten da adierazpen faltsuak egiteak, zehapen penalak alde batera utzita, faltsutasun edo omisio horretatik sortutako kalte eta galerengatik erantzun beharra ekarriko duela.

Iruñean, 2006ko abenduaren 28an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0700092