7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARGUEDAS

Aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Udalak 2006ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, aurrekontuko zenbait aldaketa onetsi ziren. Aldaketek, guztira, 102.015,87 euro egiten dute bai kreditu bereziaren sorkuntzetan, bai kreditu gehikuntzetan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente horiek udal idazkaritzan daude ikusgai, hamabortz egun baliodunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesa dutenek aztertu eta, nahi badute, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Arguedasen, 2006ko abenduaren 18an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0620013