II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
SUBITZA
Laborantzako herrilurrak errentan: 2. enkantea, %10 merkeago eta 3. enkantea, %20 merkeago
Xedea: Subitzako Kontzejuko laborantzako herrilurrak errentan ematea.
Esleitzeko modua: ahozko posturen bidezko enkantea, egungo legediari jarraikiz.
Esleitu beharreko unitateak: Subitzako Kontzejuko laborantzako herrilur guztiak, futbol zelairako zatia kenduta (7. poligonoko 427. lurzatia).
Esleipenaren epea: 8 urte.
Behin-behineko fidantza: esleitutako laborantzako herrilurrak eta errentamendu epea lotzetik datorren zenbatekoaren %5.
Baldintza agiria interesatuen eskura dago Subitzako Kontzejuan.
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko lehen astelehenean, 19:00etan, eginen da 2. enkante publikoa Subitzako Kontzeju Etxean. Esleitu gabe uzten bada, 3. enkantea izanen da (azkena) aste horretan berean, asteazkenean, aipatu toki eta ordu beretan.
Subitzan, 2006ko abenduaren 15ean._Kontzejuko burua, Francisco Javier Larumbe Zugasti.
Iragarkiaren kodea: L0700089