7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1243/2006 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei Lanbide Hastapeneko Programak finantzatzeko dirulaguntzak, 2006ko irailetik abendura bitartekoak, ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (2006/2007 ikasturtean oraindik indarra duenaren) 23.2 artikuluak ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo lege horren bidez araututako ikasketetan segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Programa horiek Nafarroako Foru Komunitatean arautzen dituen ekainaren 21eko 233/1999 Foru Dekretuak ezartzen du programen izen orokorra "Lanbide Hastapeneko Programak" dela.

Hezkuntza Departamentuaren esku dago Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azaroaren 3ko 1122/2006 Ebazpenak baimena ematen du 2006/2007 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko programak Nafarroan 2006/2007 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 37. artikuluak ezartzen du gizarte garantiako programak lehenago ezartzeak izaera esperimentala duela eta, beraz, horien osaera eta finantzatze modua erregelamenduz arautu bitartean, hezkuntza administrazioak behin-behinekoz finkatuko dituela finantzatzeko diru kopuruak.

Martxoaren 9ko 250/2006 Ebazpenaren bidez Lanbide Hastapeneko Programak finantzatzeko dirulaguntzen 2006ko moduluak finkatu ziren.

Hortaz, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak proposatu du 2006/2007 ikasturtean baimendutako Lanbide Hastapeneko Programen 2006ko irailetik abendura bitarteko dirulaguntza onetsi eta ordaintzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2006ko irailetik abendura bitarteko dirulaguntzak ematea ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei. Guztira 396.719,12 euro dira.

Modulu hori 2007rako eguneratzen denean %60 ordainduko da bi epetan: %45 2007. urteko lehen hiruhilekoan; horretarako, onuradun izaten direnek honako dokumentazio hau bidali beharko dute Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, otsailaren 20a baino lehen:

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, zergei dagokienez egunean daudela ziurtatzen duena.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren egiaztagiria, ikasturtea hasi aurreko hamabi hilabeteetan Gizarte Segurantzaren kuotak ordaindu izanarena, hau da, 2005eko irailetik 2006ko abuztura arteko kuotak (bi hilabeteak barne).

Gainerako %15a 2007ko azken hiruhilekoan ordainduko da, ebazpen honen 5. atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

Irabazi asmorik gabeko erakundeontzako dirulaguntzak martxoaren 9ko 250/2006 Ebazpenean ezarritako modulu ekonomikoen portzentaje hauek aplikatuz emanen dira: %50 "Lantxotegi" lantegi-eskolarentzat, "Haritz Berri" baserri eskolarentzat eta "Etxabakoitz" lantegi-eskolaren fundazioarentzat, eta "El Castillo" lantegi-eskolako "Altzari modularrak egiteko langilea" modulurako; eta %80 "El Castillo" lantegi-eskolako gainerako moduluetarako. Diru kopuru horiek Departamentu honen eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren arteko Hitzarmenean behin betikoz onartuko diren portzentajeen "kontura" ordainduko dira; Hezkuntza Departamentuari dagokiona zehaztuko da hitzarmenean.

Irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeek eta ikastetxe itunduek martxoaren 9ko 250/2006 Ebazpenean baimendutako moduluen %100eko dirulaguntza jasoko dute.

2. Dirulaguntzaren helburua Lanbide Hastapeneko Programak garatzea da; Hezkuntza Departamentuak lehenengo kurtsorako soilik ematen du dirulaguntza.

Dirulaguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Programak behar duen ekipamenduaren funtzionamendu, erosketa eta amortizazio gastuak.

Zeharkako beste kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, hau da, soldatak gehi karga sozialak, honako ratio hauek ageri dira: hezitzaileen 1,2 lanaldiko ratioa, ikastetxe itunduetan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan; eta hezitzaileen 1,12 lanaldiko ratioa, irabazi asmorik gabeko entitateen lantegietan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan.

Abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenaren 4. atalean ezarritakoaren arabera:

a) Lanbide Hastapen Egokiturako Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordutik 18ra bitarte, lanerako prestakuntza eta orientaziorako ordu bat, oinarrizko heziketarako 5 ordutik 8ra bitarte, jarduera osagarrietarako ordu bat edo bi eta tutoretzarako ordu bat edo bi.

b) Lanerako Prestatzeko Lantegien modalitateko Lanbide Hastapeneko Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: 18 ordutik 20ra bitarte berariazko lanbide heziketa emateko, eta 8 ordutik 10era bitarte oinarrizko heziketarako eta lanerako prestakuntza eta orientaziorako.

c) Lanbide Hastapeneko Programek, Oinarrizko Lanbide Hastapenaren modalitatekoek, ikastetxe itunduetan ematen direnek, 30 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordu, lanerako prestakuntza eta orientaziorako 2 ordu, oinarrizko heziketarako 10 ordu, jarduera osagarrietarako 2 ordu eta tutoretzarako ordu bat.

Dirulaguntza jasotzen duen entitate titularrak hezitzaile talde bat jarriko du programarako, programa osatzen duten prestakuntzako elementuak emateko, abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenean ageri diren betebeharrei jarraikiz. Kontratu mota programaren garapenerako egokiena den modalitatean eginen du entitate titularrak. Hezitzaileak, irakasleak edo adituak kontratatuko dira programa bakoitzari zuzenean emandako orduen kopuruaren arabera.

3. Hezkuntza Departamentuak, komeni dela ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, Lanbide Hastapeneko Programen garapen egokia bermatzeko. Entitate onuradunak Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetara sartzen utzi beharko die, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere. Abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenean araututako baldintzen edozein aldaketak garatzen den programaren kostua jaistea badakar, emandako dirulaguntzaren murrizketa edo ordaindutako soberakina itzuli beharra ekarriko du. Aipatu ebazpenean Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2006/2007 ikasturtean izanen duten funtzionamendua arautzen da.

4. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak hitz ematen du, programak indarra duen bitartean, honako hauek beteko dituela:

a) Maiatzaren 25eko 533/2006 Ebazpena, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006/2007 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezartzen duena.

b) Abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpena, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006/2007 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programek izanen duten funtzionamendua arautzen duena.

5. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2007ko urriaren 15a baino lehen:

1. Hezitzaileen gastuen egiaztagiriak.

Lan kontratua duten langileen kasuan, programan lan egin duten pertsonek izenpetutako kontratuen eta nominen fotokopia konpultsatua, izena, NANa, ikasketen titulazioa eta dagokien Lan Hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen egiaztagiriak.

PFEZari dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, zerbitzuak egiteko kontratuen eta dagokien BEZaren likidazioaren fotokopia konpultsatua.

2. Entitatearen inbentarioan dirulaguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren egiaztagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Lanbide Hastapeneko Programen gastu eta dirusarreren kontuak onartzeko hartutako akordioaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako dirulaguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen dirulaguntza murriztea.

6. Lanbide Hastapeneko Programen ezarpen aurreratua esperimentala denez, dirulaguntzaren zenbatekoak eta diruz lagundutako unitate bakoitzeko hezitzaileen zerrendak, ebazpen honen 1. eta 2. ataletan finkatutakoak, behin-behinekoak dira 2006. urterako. Horrek ez du berez inolako luzapenik ekarriko hurrengo urteetarako.

7. 396.719,12 euroko gastua baimentzea eta ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei 396.719,12 euro ordaintzeko agindua ematea.

8. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2006ko aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta gizarte garantiako programetan" izeneko 410003-41140-4811-322E00 kontusailaren kargura.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

11. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesatuei, Gizarte Ongizate Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko azaroaren 22an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Oinarrizko lanbide hastapeneko programetarako dirulaguntzak, 2006/2007 ikasturtea

Ikastetxe itunduak

Modalidatatea: Oinarrizko lanbide hastapena

B31220064 "C.T. CARLOS III" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 63.401,31 100 63.401,31 25.360,52

A31083595 "I.T.C. CUATROVIENTOS" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 63.401,31 100 63.401,31 25.360,52

Q3100063 A "MARIA INMACULADA" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 63.235,74 100 63.235,74 25.294,30

Q3100240 E "SALESIANOS" (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektr. lang. 1 65.719,02 100 65.719,02 26.287,61

Aluminiozko arotz lanetako langilea 1 67.996,17 100 67.996,17 27.198,47

Q3100011 J "SANTA CATALINA LABOURE" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 63.401,31 100 63.401,31 25.360,52

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 1 63.235,74 100 63.235,74 25.294,30

GUZTIRA 7 450.390,60 450.390,60 180.156,24

Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Modalitatea: Lanbide hastapen egokitua

G31279961 "LANTXOTEGI" lantegi-eskola (Berriozar) Eraikinen oinarrizko mantentze lan. lang. 1 63.875,28 50 31.937,64 12.775,06

G31725484 "HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Mintegi eta lorategietako langilea 1 60.126,15 50 30.063,08 12.025,23

"HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Zurgintzako langilea 1 70.064,65 50 35.032,33 14.012,93

"HARITZ BERRI" baserri-eskola (Ilundain) Igeltserotzako langilea 1 91.444,39 50 45.722,20 18.288,88

G31780562 "ETXABAKOIZ" Lantegi-eskola. Fund. (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 1 63.801,35 50 31.900,68 12.760,27

"ETXABAKOIZ" Lantegi-eskola. Fund. (Iruña) Altzari modularrak egiteko langilea 1 70.064,65 50 35.032,33 14.012,93

"ETXABAKOIZ" Lantegi-eskola. Fund. (Iruña) Ile-apainketako laguntzailea 1 59.423,16 50 29.711,58 11.884,63

Q3100108D "PUENTE" ikastetxea (Gares) Sukaldaritzako laguntzailea 1 69.325,20 100 69.325,20 27.730,08

G31031644 "EL CASTILLO" Lantegi-eskola (Tutera) Sukaldaritzako laguntzailea 1 69.325,20 80 55.460,16 22.184,06

"EL CASTILLO" Lantegi-eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 63.431,64 80 50.745,31 20.298,12

"EL CASTILLO" Lantegi-eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko langilea 1 70.064,65 50 35.032,33 14.012,93

GUZTIRA 11 750.946,32 449.962,84 179.985,12

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko tailerrak

G80468416 "Fund. Lab. de la Construcción" (Iruña) Igeltserotzako langilea 1 91.444,39 100 91.444,39 36.577,76

GUZTIRA 1 91.444,39 91.444,39 36.577,76

ORDAINDU BEHARREKO ZENBATEKOAK 991.797,83 396.719,12

Iragarkiaren kodea: F0618866