7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABREDO

2007ko karga-tasak eta tasak

Cabredoko Udalak, 2006ko azaroaren 13an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa._2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak onestea:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,50.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea: 2; karga tasa: %15.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal indizea: 1,2.

_Ur tasak:

Urteko kanon finkoa: 15 euro.

Kontsumituriko m³ bakoitza: 0,15 euro.

Estolderiaren urteko tasa: 10,46 euro.

Saneamendu kanona: NILSAk 2007ko ekitaldirako onesten dituen tarifak.

_Zabor bilketaren tasak: Cuadrilla de Campezo-Montaña-Alavesa taldeak 2007rako onesten dituen tasak.

_Agiriak eta hirigintzako txostenak jaulkitzeko tasa: Lizarrako E.E.Z.B.ren fakturaren arabera.

Bigarrena._Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cabredon, 2006ko abenduaren 29an._Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0700076