7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Gazteria Alorreko jardueren prezio publikoak. Hasierako onespena

Udalak, 2006ko abenduaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Gazteria Alorrak antolatzen dituen jardueren prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, arau aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Altsasun, 2006ko abenduaren 29an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L0700054