7. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIANA

Udalerri honetako telekomunikazio sareen irrati instalazio elektrikoak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2006ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, ondotik ematen den erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Udalerri honetako telekomunikazio sareen irrati instalazio elektrikoak arautzen dituen udal ordenantza.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan aztertu eta bidezko erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ditzaten.

3. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 326. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

4. Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0620399