67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BUÑUEL

2007ko ekitaldirako plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoa betez, Buñuelgo Udalak, 2007ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2007ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egon bitartean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onespena emantzat joko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2007ko apirilaren 23an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0707032