67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARAÑAIN

Barañaingo Udaleko administrari-ofizialaren izendapena

Ondoko erabakia hartu zen, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko apirilaren 27an egin bilkura arruntean. Hona haren xedapen zatia:

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 6an erabakita. deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, indarra duen plantilla organikoan Hirigintza Alorrerako aurreikusia dagoena, lan-kontratudunendako, oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2006ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Hautapen proba guztiak eginda, epaimahaiak proposatu du Esther Goicoechea Maeztu administrari ofizial izendatzea Barañaingo Udaleko Hirigintza Alorrari atxikirik.

Ikusirik Giza Baliabideen zuzendariaren txostena eta epaimahaiak behar duen akta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamendua eta Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamendua aplikaturik, erabaki da:

1. Esther Goicoechea Maeztu administrari ofizial izendatzea Barañaingo Udaleko hirigintza alorrari atxikirik.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

3. Esther Goicoechea Maezturi aditzera ematea hilabetea duela, erabaki hau jakinarazten denetik, lanpostu hutsaren jabe egiteko, eta ohartaraztea ezen, epe horretan lanpostuaren jabe egiten ez bada, esleitu dioten lanpostuan aritzeko eskubide oro galduko duela, aski egiaztaturiko ezinbertzeko arrazoirik izan ezean.

4. Erabaki hau Esther Goicoechea Maezturi jakinaraztea eta Giza Baliabideen Alorrari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Barañainen, 2007ko miatzaren 3an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0707648