67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Artaxoako UPko aldaketa puntual xehakatuaren gaineko espedientea, estalkietan zilegi diren materialei eta estalkiko planoetarako ezarritako gehieneko altueratik goragoko instalazioei dagokiena.

Artaxoako Udalak, 2007ko apirilaren 27ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoko UPko determinazio xehakatuak puntualki aldatzeko espedientea, estalkietan zilegi diren materialei eta estalkiko planoetarako ezarritako gehieneko altueratik goragoko instalazioei dagokiena. Juan Pedro Egea arkitekoak prestatu du, eta Artaxoako Udalak sustatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko maiatzaren 2an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0707297