67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2007ko apirilaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onestea erabaki zuen 4. poligonoko 1450 eta 1451. lurzatien determinazio xehakatuetako aldaketa puntuala, lerrokadurak egungo egoerari egokitzearren, Udalak berak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2007ko maiatzaren 2an._Alkatea, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0707296