67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTZIN

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko aldaketa. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2007ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikuntzaren ordenantza orokorreko aldaketa (21. artikulua-finken itxitura).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antzinen, 2007ko maiatzaren 2an._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0707274